Elgoibarko Izarraren Daixola! egitasmoan izena emateko epea urriaren 6an amaituko da. LH4-6 urte bitarteko umeentzako programa da, eta euskaraz ondo pasatzeko helburuarekin sortu zuen Elgoibarko Izarrak duela bi urte, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan. Aurten aldaketa batzuekin dator egitasmoa.
Domekan (irailak 11) amaitu zen bainu denboraldia Mintxetako igerilekuetan. Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, 40.411 erabiltzaile zenbatu dituzte ekainaren 11tik irailaren 7ra bitartean (2015ean 45.123 erabiltzaile izan ziren). Oso balorazio positiboa egiten du Udal Kirol Patronatuak.
Pregoia, txupinazoa, entzierroa eta txaranga. Elgoibarren eta Mendaron egin dituzten San Fermin Txiki Egunetan detaile guztiak izan dituzte kontuan. (bideoa eta argazki-bilduma dauzka)
Elgoibarko Udalak ongi etorria egin die uztaileko auzolandegian parte hartuko duten hamasei gazteei. Atzo iritsi ziren Elgoibarrera eta hilaren 18ra arte egongo dira. Bi zeregin izango dituzte: alde batetik, mendi bideetako balizatua aztertu eta hobetzeko lanetan jardungo dute; bestetik, Pedro Mugurutzako eskola zaharrean lokal bat egokituko dute grafiti tekniken bidez.