Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika egitasmoak elkarlanean antolatu dituzte aurten udalekuak, eta Mendaron, aldiz, Udalak antolatu ditu eta Atxutxiamaikak kudeatuko ditu. Ia 400 ume arituko dira Elgoibarren 46 hezitzailerekin, eta Mendaron, aldiz, 55 ume eta sei hezitzaile.
Hasi dituzte Mintxetako ur parkea egiteko obrak, eta ondo bidean, ekaina erdialderako prest egongo da jolasgune berria. Ur parkera sartzeko baldintzak igerilekuetara sartzeko berberak izango dira.
Txupinazo Egunarekin hasi zuten barixakuan Elgoibarko Ludotekaren X. Aste Nagusia, Maalako parkean.
Sei festa egun izango ditu Elgoibarko Ludotekaren X. Aste Nagusiak: Txupinazo Eguna, Artista Eguna, Zirko Eguna, Natura Eguna, Sukaldari Eguna eta Kirolari Eguna.