Narrastiak ezagutzeko irteera antolatu dute Araotzera maiatzaren 27rako

Barren.eus 2023ko mai. 15a, 14:22

Gure natura ezagutuz egitasmoaren barruan, narrastiak ezagutzeko irteera antolatu dute Morkaiko Mendizale Elkarteak, Baso Biziak elkarteak eta Atxutxiamaikak maiatzaren 27rako.

Araotzera egingo dute irteera eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ander Izagirre Egaña izango dute gidari. Irteerarako izena eman behar da https://labur.eus/narrastiak loturan sartuta. 09:00etan abiatuko dira Elgoibartik, King Kongetik, eta 16:00ak aldera itzuliko dira. Irteerarako zortzi euro ordaindu beharko dute helduek, eta lau euro haurrek (bazkideek zazpi eta hiru, hurrenez hurren). Antolatzaileek jakinarazi dute bost bat kilometroko mendi ibilaldia egingo dutela eta mendirako arropa aproposa eta jan-edana hartzeko eskatu dute.