Mendaroko udalekuetan 65 ume ari dira parte hartzen

Barren.eus 2022ko eka. 28a, 12:20

Astelehenean hasi zituzten Udalekuak Mendaron. Lehenengo txandan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra, 62 haurrek hartuko dute parte, eta bigarren txandan, uztailaren 11tik 22ra, 38k.

Lehenengo txandaren, bigarrenaren eta/edo bi txanden artean aldi berean aukeratu ahal izan dute. Lehenengo txandan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra, 62 haurrek hartuko dute parte, eta bigarren txandan, uztailaren 11tik 22ra, 38k. Guztira 65 haurrek hartuko dute parte, eta erdiek baino gehiagok bi txandetan parte hartzea erabaki dute. Parte-hartzaileek jarduera ludikoak egingo dituzte udalerrian: jolasak, tailerrak, txangoak, e.a..

2022 06 27 udalekuak mendaro hasiera 2

2022 06 27 udalekuak mendaro hasiera 1