Lau urtera arteko umeentzako oporraldia eskainiko du Atxutxiamaikak Eguberrietan

Barren.eus 2021ko aza. 30a, 10:16

Elgoibarko Izarrak Eguberrietako oporraldirako eskaintza prestatu du Udalarekin elkarlanean, 4 urtera arteko umeentzako.

Astelehenetik izen ematea zabalik dagoen Neguko Oporraldirako eskaintzaz gainera, 0tik 4 urtera bitarteko umeentzako eskaintza ere antolatu dute Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak. Abenduaren 3ra bitartean eman ahal izango da izena; horretarako egin klik HEMEN eta bete galdetegia.

Honakoa da antolatu duten egitaraua:
Soto txokoak:

  1. txanda: abenduak 27-30
  2. txanda: urtarrilak 3-5

Sototik:

  • 0-2 urte abenduak 27 eta urtarrilak 3
  • 3-4 urte: abenduak 28 eta urtarrilak 4

2021 11 29 atxutxiamaika eguberrietako oporraldia zero lau kartela