Leire Garatxena Larrabe da Atxutxiamaikako arduradun berria

Barren.eus 2021ko ira. 9a, 12:13

Leire Garatxena Larrabek (Ajangiz, 1991) ordezkatuko du Naiara Martin Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldean, aldi batez. Bera izango da Sailaren arduraduna.

Haur Hezkuntzako Gradua eta Gizarte Hezkuntzako Gradua eginak dauzka eta Aisialdiko zuzendari tituluaren jabe da. Ingurumen zentroetan eta natura eskoletan aritu da hezitzaile lanetan, eta euskalgintzako eta herrigintzako zenbait proiektu eta egitasmori lotua ageri da bere izena Bizkaian. Iazko edizioan, esaterako, Euskaraldiaren dinamizatzailea izan zen Busturialdean eta 2015. urteaz geroztik Bertsozale Elkartean ere badihardu lanean, gai-jartzaile.

 • Lan Eskaintza
Elgoibarko Izarrak aldi baterako Atxutxiamaikarako aisia hezitzaileko koordinatzailea behar du. Jardun osoko ordezkapen kontratua izango da.

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:
 o Aldenik-alden programa koordinatzea (9-12 urteko umeen hizkuntza ohituretan eta euskararen erabileran eragiteko egitasmoa).
 o Berbazulo koordinatzea (etorri berrientzat euskara errefortzu programa).
 o Aisia hezitzaileko ekintzak aurrera eramatea (udalekuak eta abar)

ESKATZEN DA:
 o Begirale titulua izatea.
 o Aisia hezitzailean lan eskarmentua izatea.
 o Euskara maila handia izatea, ahoz eta idatziz.

Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.eus