Mendaroko Ludotekarako eta Gaztelekurako begirale hautaketa prozesua abian da

Barren.eus 2021ko ira. 8a, 14:13

Mendaroko Ludotekak eta Gaztelekuak begiraleen hautaketa prozesua zabaldu dute 2021-22 ikasturterako.

Izen emateak www.gure.eus web orrialdean, 944 685 713 telefono zenbakira deituz edo hola@gure.eus helbidera idatziz egin behar dira. Beharrezkoa da EGA titulua edo titulu baliokideren bat izatea.

Bi begiralek osatuko dute lan taldea, eta asteburu libreak eduki ahal izateko txandakatu egingo dira. Hona bi zerbitzuen ordutegiak:

  • Ludoteka: Astelehenetik ostegunera 17:00etatik 18:30era 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Eta ostiraletan 2 ordu, 11 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • Gaztelekua: Ostiraletik igandera, 18:00etatik 20:00etara, 13 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat. Irailaren 3.astetik ekainaren 3.astera arte.

2021 09 08 lan eskaintza mendaro gazte ludo kartela