Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 30 txoko osagarriak elgoibar izarra udalekuaElgoibarko Izarrak Txoko osagarriak antolatu ditu HH2tik LH6ra arteko umeentzako. Abuztuaren 30etik irailaren 7ra arte izango dira, goizez, 9:00etatik 13:00etara.

Interesatuek, bi txanda izango dituzte aukeran: abuztuaren 30etik 3ra, eta irailaren 6a eta 7a.

Lehenengo txandak 66 euroko prezioa dauka (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 60 euro), eta azken bi egunen prezioa 27 eurokoa izango da (24 euro bazkideentzat). Nahi izanez gero, bi txandak aukeratzea ere badago, 88 euroan (Bazkideek 79 euroan).

Antolatzaileek jakinarazi dute plaza mugatuak izango direla, eta izena emateko epea errespetatzeko eskatu dute. Izena emateko azken eguna uztailaren 11 izango da.

Informazio gehiagorako 943 741 626 / 643 499 169 telefonoetara deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza