Zumaiara egun pasako irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Aldenik Alden programak

Barren.eus 2021ko mai. 18a, 11:07

'Kantauri itsasoa abordatzera' izeneko ekimena antolatu du Atxutxiamaikaren Aldenik Alden programak, Udalarekin lankidetzan, Lehen Hezkuntzako 4tik 6. mailetara arteko ikasleentzat.

Egun pasako irteera izango da, eta Zumaian egingo dute maiatzaren 29an, zapatua, 10:00etatik 17:00etara. Atxutxiamaikako hezitzaileek hainbat erronka eta jolas prestatu dituzte, eta horien bitartez gure kostaldeko historian murgiltzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Itsasontzi bat sortzea izango da erronketako bat eta piraten azalean ere sartu beharko dute. "Zumaiako historiara gerturatuko gera eta horrela aprobetxatuko dugu bai euskal kostaldean bai itsaso guztietan horren ezagunak izan diren piraten eta korsarioen bizimodua nolakoa zen ezagutzeko", azaldu dute hezitzaileek.

Izena emateko egin klik HEMEN

 

2021 05 18 abordaia aldenik alden atxutxi zumaiara