Zabalik dago Lekuederreko soken jolasgunea

Barren.eus 2021ko mai. 7a, 13:30

Lekuederreko parkean dagoen jolasgunean itxita egon da zenbait astean bertako elementu bat, soken jolasa, hain justu ere. Gaur eguerditik irekita dago berriro.

Azken asteetan birritan apurtu edo soltatu dira sareak, eta Udaletik jakinarazi dutenez, berriz ez apurtzeko moduren baten bila aritu dira jokoen enpresako arduradunak. Horregatik luzatu da egun gutxi batzuetako kontua izango zela uste zutena. Gaur ere goiz osoan jardun dute lanean Urdabil enpresako beharginek, eta eguerdi alderako ireki dute hainbat egunetan zigiliatuta egon den jolaserako eremua. Berehala izan ditu erabiltzaileak.

2021 05 07 jolasparkea sarea aitagirre konpontzen 1

2021 05 07 jolasparkea sareak zabalik