Izena epe barruan eman duten guztiek edukiko dute lekua udalekuetan

Barren.eus 2021ko mai. 7a, 13:21

Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udako aisia eskaintzan aurre izen ematea egin duten haur guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

Ekainaren 21etik uztailaren 16ra bitartean izango da Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren eskaintza, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00k bitartean. Horrez gain, HH5-LH6 bitartekoek, astean behin 17:00ak arte egun-pasa izango dute.

  • Lehen txandan 220 plaza esleituko dira, bigarrenean, aldiz, 171.

Behin-behineko izen ematea egin zuten pertsonek email bat jasoko dute eta behin betiko izen ematea egiteko galdetegi bat helaraziko zaie bertan. Galdetegi hau betetzeko epea maiatzaren 11 izango da. Berrespena jaso ezean, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

 • Bihartik aurrera eskatu ahal izango dira udaldirako dirulaguntzak
Elgoibarko Udalak 4.000 euroko dirulaguntzak emango ditu haurren aisialdirako, eta udaldirako laguntzak bihartik aurrera eskatu ahal izango dira. 2 eta 12 urte bitarteko adingabeak dituzten familia ugariei, guraso bakarreko familiei, familia ugaria edo guraso bakarrekoa izan gabe bigarren seme-alaba inskribatzen duten familiei eta DBE edo GLL jasotzen duten familiei zuzenduta dago dirulaguntza lerro hau. Laguntza jasotzeko ezinbestekoa da gutxienez azken 6 hilabeteetan Elgoibarren erroldatuta egotea eta udal-aisialdiko eskaintzaren batean izena ematea. Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek kuota osoaren % 30 jasoko dute dirulaguntzatan. Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen-ematea egiten dutenek, kuotaren % 30 jasoko dute dirulaguntza gisa, bigarren izen-emate honetan. Gizarte izaerako dirulaguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek kuotaren % 70 jasoko dute dirulaguntzatan. Herritarren Arreta Zerbitzuan edo online bi helbide hauetan egin daitezke eskaerak:

∞Lotura duten albisteak: