Morterika inguruan egiteko rol jokoa antolatu du Aldenik Alden programak

Barren.eus 2021ko api. 27a, 15:07

Lehen Hezkuntzako laugarren eta seigarren maila bitarteko ikasleentzako rol jokoa antolatu dute Aldenik Alden programakoek. Tribu ezberdinez osatutako rol jokoa izango da eta erreinu galduaren sekretua aurkitu beharko dute parte hartzaileak, Morterika inguruan.

Rol jokoan parte hartzen dutenak aintzinako tribu bateko kideak izango dira egun batez, eta haiek zeramaten bizitza ere irudikatu beharko dute: etxola edo gotorlekua egin, janzten zituzten arropak jantzi, jateakoa, e.a. "Ia denon artean sekretua argitzea lortzen dugun", esan dute antolatzaileek, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak. Plazak mugatuak direla jakinarazi dute.

Izen-ematea maiatzaren 2ra arte izango da. Elgoibarko Izarran (Aita Agirre Kulturgunea 3, 3 ezk.), elkartearen webgunean edo 943 741 746 telefonora dei eginda ere eman daiteke izena. Ondorengo LOTURAN ageri diren datuak beteta ere eman daiteke izena.

2021 04 27 roljokoa Aldenikaldenmaiatza kartela