Atxutxiamaika eta Ludotekaren udaldian izena emateko epea apirilaren 19an zabalduko dute

Barren.eus 2021ko api. 15a, 13:30

Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika egitasmoak eta Udal Ludotekak haurrentzako aisia eskaintza zabala prestatu dute udako oporraldirako, HH2tik LH6ra arteko umeentzako.

Ekainaren 21etik uztailaren 16ra izango dira udalekuak, eta urtero bezala bi txanda izango dira aukeran, hau da, ekainaren 21etik uztailaren 2ra eta uztailaren 5etik 16ra. Txanda bakarra edo bi txanda aukeratu ahal izango dira.

Udalak dirulaguntzak emango ditu: DSBI (RGI) eta GLL (AES) dirulaguntza jasotzen dutenek kuotaren %70a jasoko dute; familia ugariek, guraso bakarreko familiek eta bigarren seme-alabaren izen-ematea egiten dutenek, aldiz, kuotaren %30a. Udalak eskainiko dituen diru-laguntzak maiatzaren 8tik 18ra bitartean eskatu ahal izango dira. Informazio gehiago udaletxean bertan jaso ahal izango da 943 741 050 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.
Izena emateko epea astelehenean, apirilaren 19an, zabalduko dute, eta maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik. Arduradunek jakinarazi dute unean-uneko osasun neurriek baldintzatu dezaketela udaldia, eta azken unera arte aldaketak egotea posible dela. Izena emateko hiru bide jarri dituzte:

  1. Elgoibarko Izarra: 943 741 626 - astelehenetik ostegunera (09:00 -17:00) / ostiraletan (09:00-14:30)
  2. Ludoteka: 943 748 883 - Astelehenetik ostiralera (15:00 -19:00)
  3. www.elgoibarkoizarra.eus webgunea.

2021 04 16 aisia uda2021 infoa 11

Ondorengoa da Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak antolatutako egitaraua adinaren arabera sailkatuta: 

  • HH2: Apapa
    • Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 bitartean
    • Prezioa: 60€ ohikoa / 54 € bazkideak. Bi txandetan izena emanez gero 114 € ohikoa eta 103 € bazkideak. 
  • HH3-4: Apariketan
    • Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00
    • Prezioa: 60 € ohikoa / 54 € bazkideak. Bi txandetan izena emanez gero 114 € ohikoa eta 103 € bazkideak. 
  • HH5: Firin-Faran 
    • Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00
    • Astearteetan egun pasa 10:00-17:00
    • Prezioa: 78 € ohikoa / 70.2 € bazkideak. Bi txandetan izena emanez gero 148 € ohikoa eta 133 € bazkideak. 
  • LH 1-3 Abixadan
    • Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00
    • Asteazkenetan egun pasa 10:00-17:00
    • Prezioa: 78 € ohikoa / 70.2 € bazkideak. Bi txandetan izena emanez gero 148 € ohikoa eta 133 € bazkideak. 
  • LH 4-6 Aldenik Alden
    • Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00
    • Ostegunetan egun pasa 10:00-17:00
    • Prezioa: 78 € ohikoa / 70.2 € bazkideak. Bi txandetan izena emanez gero 148 € ohikoa eta 133 € bazkideak.