Udaldiko aisia eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu Elgoibarko Izarrak

Barren.eus 2021ko mar. 23a, 11:49

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak udaldirako hezitzaileak behar ditu, eta apirilaren 8ra arte egongo da lan poltsan izena emateko aukera.

Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea edota begirale titulua izatea eskatzen dute, ahozko euskara maila altua izatearekin batera. Era berean honakoak baloratuko dituzte:

Aisialdian lan-eskarmentua izatea.

  • Elgoibarkoa izatea.
  • Heziketa berezietako ikasketak nahiz esperientzia izatea.
  • Espezializazio ikastaroak egin izana.
  • Herrigintzan jardun izana.

Curriculumak bidaltzeko azken euna apirilaren 8a, eguena, izango da. www.elgoibarkoizarra.eus webguneko lan poltsan sar daitezke curriculumak.


• Kontuan hartu beharrekoak
Hautagaiek froga bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie. Froga hori hiru egunetan egingo dute: apirilaren 22an goizez, 23an arratsaldez eta apirilaren 24an goizez. Hautatuek oinarrizko prestakuntza-asteburu batean parte hartu beharko dute maiatzaren 15ean eta 16an.

2021 03 23 aisia hezitzaileak elgoibar izarra

∞Lotura duten albisteak: