Barikuan zabalduko dute udaberriko oporraldian izena emateko epea, eta martxoaren 14ra arte egongo da zabalik

Barren.eus 2021ko mar. 3a, 14:50

Atxutxiamaikak eta Ludotekak elkarlanean antolatu dute udaberriko oporraldirako egitaraua, eta eskaintza zabala antolatu dute martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra.

Barikutik hasita, hilaren 14ra arte egongo da egitarauko ekintzetan izena emateko epea. Martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra arteko egunetarako antolatu dituzte ekintzak. Banaka, binaka, hirunaka edota familian egiteko moduko ekintzak prestatu dituzte, LH 1-6 (6-12 urte) bitarteko umeentzako.

Egungo osasun egoera aintzat hartuta, ekintza guztiak prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuta egingo direla nabarmendu dute antolatzaileek. Horrela, aire libreko jarduerak lehenetsiko dira, talde txikiak egingo dira eta haurrak ez dira nahastuko. Era berean, ekintzetan parte-hartzen duten haurrei tenperatura hartuko diete, eta musukoa erabiltzea eskatuko zaie.
Izena emateko Elgoibarko Izarraren bulegora edo Ludotekara jo behar da, eta nahi duenak, Internetez ere egin dezake, www.elgoibarkoizarra.eus webgunean. Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek deskontuak izango dituzte, eta horrez gain, Udalak dirulaguntzak emango ditu. Dirulaguntzei buruzko informazioa jasotzeko: 943 741 050 / gazteria@elgoibar.eus.

Honakoa da Elgoibarko Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak antolatutako egitaraua:

  • Herriko sekretuak, orientazio froga familian.
    Martxoak 31 / 10:30-13:30.
    6 euro. Bazkideek 5 euro. LH1-LH3.
  • Mendi irteera, Hezur Museoarekin elkarlanean.
    Martxoak 29 / 10:30-16:30.
    12 euro. Bazkideek 11 euro.
  • Zientziarekin jolasean.
    Apirilak 6 / 10:30-13:30.
    6 euro. Bazkideek 5 euro.
  • Haurren herria, talde jolasa.
    Apirilak 8 / 10:30-16:30.
    12 euro. Bazkideek 11 euro. LH4-LH6
  • Mendi irteera.
    Martxoak 30 / 10:30-16:30.
    12 euro. Bazkideek 11 euro.
  • Zientziarekin jolasean.
    Apirilak 7 / 10:30-13:30.
    6 euro. Bazkideek 5 euro
  • Haurren herria, argazki rally-a.
    Apirilak 9 / 10:30-16:30.
    12 euro. Bazkideek 11 euro.

2021 03 03 udaberriko oporraldia 2021 elgoibar kartela