Kiroldegiko saunak egun osoan zabalik

Barren.eus 2021ko ots. 17a, 14:23

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, otsailaren 16az geroztik martitzen eta eguenetan ere irekiko dituzte goizez Olaizaga Kiroldegiko sauna lehorrak.

Orain arte asteko bi egun horietan saunak arratsaldez bakarrik irekitzen zituzten eta gainontzeko egunetan goiz eta arratsaldez, baina azken hilabete hauetan (abenduan berriro ireki zirenetik) abonatuen artean saunek izan duten harrera ona eta eskaera handia dagoela kontutan izanik ordutegia zabaltzea erabaki du Udal Kirol Patronatuak. Segurtasun neurriak zaintzeko erabilera bakarkakoa, familiakoa edo bizikidetza unitatekoa izan beharko da, eta gehienez ordu eta erdi erabili ahal izango da. Sauna hezea oraindik ez dagoela erabilgarri jakinarazi dute.

Abonatuek erreserba on line egin dezakete www.elgoibar.eus helbidean, eta baita telefonoz edo kiroldegiko harreran.
Saunen ordutegia honakoa da:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-21:00
  • Larunbatak: 9:00-12:00 eta 15:00-19:30
  • Igande eta jai egunak: 9:00-13:30