Ginkana erraldoia eta inauteriak Aldenik Alden programaren otsaileko eskaintzan

Barren.eus 2021ko ots. 1a, 15:08

Otsailerako bi ekintza prestatu ditu Atxutxiamaikaren Aldenik Alden programak. Inauteriekin zerikusia izango du aurrenekoak eta Ginkana erraldoia izango da bigarrengoa. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.

Lehen ekintza otsailaren 13an, zapatua, izango da. Aurten inauteririk ospatuko ez den arren, mozorroen jaiaz gozatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Gainera, umeek eurek ere izango dute ekintzaren antolakuntzan parte hartzeko aukera, programa honetan ohikoa duten moduan. Hala, eurek erabakiko dute goizez ala arratsaldez egitea nahiago duten eta baita hezitzaileek mahai gainean jarriko dizkieten aukeren artean gogokoena auketatzeko aukera ere. Talde jolasak mozorrotuta, galdera-erantzun jokoak, edo elkar mozorrotzeko txokoa, besteak beste. Helbide elektronikoz eta watsapp bidez inkesta bat betetzeko aukera izango dute eta baita ekintzarik gustokoeraren aldeko bozketan parte hartzeko aukera ere, Atxutxiamaikaren Instagramean

Ginkana erraldoia
Otsailaren 27an negingo dute otsaileko bigarren ekintza izango den Ginkana erraldoia. "Proba ezberdinez osatutako ginkana honekin egun pasa ederra pasatuko dugu elkarrekin Elgoibartik irten gabe", azaldu dute.
Gaurtik otsailaren 8tra eman daiteke izena bi ekintzetan. Honatx bi ekintzei buruzko azalpen-bideoa.

Aldenik Alden, Atxutxiamaikak LH4-6 bitarteko ikasleei eskaintzen dien programa da. Programaren oinarriak euskararen erabilera, parte hartzea, hezkidetza eta inklusioa dira eta horiek lantzeko jarduera mota ezberdinak garatzen dira umeekin batera. Aurtengoa COVID-19ak eragindako egoerari egokitutako eskaintza da.

2021 02 01 Aldenikaldenotsaila kartela elgoibar izarra