Ludotekako argazki lehiaketak baditu saridunak

Barren.eus 2021ko urt. 5a, 13:22

Udal Ludoteka HH5etik LH6ra arteko umeentzako argazki collage lehiaketa antolatu zuen, eta guztira zazpi lan aurkeztu dituzte herritarrek.

HH5-LH3 bitarteko kategorian Marc Vieirak irabazi du sari nagusia (kamara digitala bat, txartel eta zorroarekin), eta LH4-LH6 bitarteko sailean berriz, Sara Gabilondok (bat-bateko inprimagailua). Azkenik, ikuslearen saria Intza Cebriánek eskuratu du.

2021 01 04 ludoteka elgoibar SARI NAGUSIA LH4 LH6 bitarteko haurren kategoria Sara Gabilondo LH6

2021 01 04 ludoteka elgoibar IKUSLEAREN SARIA Intza Cebrián LH4