Herriko umeek Olentzerori buruz duten irudiarekin erakusketa antolatu du Atxutxiamaikak

Barren.eus 2020ko abe. 23a, 13:28

Aurten ez da Olentzero eta Mari Domingiren kalejirarik egongo kaleetan zehar, baina hala ere, ez dute hutsik egingo opariak banatzeko lanean. Atxutxiamaikak gainera, olentzeroei buruzko erakusketa antolatu du.

Kultur Etxeko sotoan izango da erakusketa, abenduaren 24tik 26ra, 11:00etatik 14:00etara.

Atxutxiamaikak bideo bat sortu du Olentzeroren historiari buruzko informazioarekin, eta bideo hori landu dute hezitzaileek umeekin Elgoibarko ikastetxeetan. Olentzeroren aldaera desberdinen berri ematen du bideoak, eta horren harira, norberak bere Olentzero sortzeko deia egin zieten umeei. Ikastetxeetan zein etxean sortu zituzten Olentzeroak eta jasotako materialarekin osatu dute erakusketa.
Era berean, helbide elektroniko bat sortu dute arduradunek, Olentzero eta Mari Domingiri gutuna bidaltzeko: olentzeroetamaridomingi@ni.eus. Jasotako mezu guztiak erantzungo dituzte. Mendaron ere bideo bat egin dute, eta udaletxe azpian jarriko dute postontzia, gutunak bidaltzeko.

2020 12 23 olentzeroren erakusketa atxutxiamaika sotoa elgoibar 2

2020 12 23 olentzeroren erakusketa atxutxiamaika sotoa elgoibar 1

2020 12 23 olentzeroren erakusketa atxutxiamaika sotoa elgoibar

∞Lotura duten albisteak: