Mezu positiboak zabaltzeko ekimena gauzatu dute ‘Aldenik Alden’ egitasmoko gazteek

Barren.eus 2020ko abe. 17a, 13:59

Atxutxiamaika aisialdi taldeko Aldenik Alden egitasmoan diharduten gaztetxoek Zoriondu Eguberriak ekimenean hartu dute parte, eta bizi dugun egoeran beraien indar eta animo guztiak transmitu nahi izan dizkiete elgoibartarrei.

Atxutxiamaika aisialdi taldeko Aldenik Alden egitasmoko gaztetxoek koronabirusak baldintzatutako Eguberriei begira mezu positiboak zabaltzeko ekimena gauzatu dute, Zoriondu Eguberriak izenburupean.

Batetik, ikastetxe bakoitzeko taldeek beraien indar eta animo guztiak transmitu nahi izan zizkieten herritarrei, mural baten bitartez. Bestetik, aukera eman zieten sormena eta irudimena landuz opariak sortzeko, mezu positiboetan oinarrituta. Pandemiak norberaren eta beraien inguruan eragindakoaz hausnartzeko ere baliatu dituzte saioak eta hainbat gairen inguruan berba egin zuten, etxean egon diren bitartean zerbaiten falta igarri duten, hau guzti hau pasatzen denean egin nahi duten lehendabiziko gauza zein den... eta antzerakoak izan zituzten hizpide.

Parte hartu dutenen artean Pitxintxu dendako opari sorta bat zozketatu zuten arduradunek, eta Ulibarri-Telletxea familiak irabazi du, Bizitza opari bat da mezuagatik.

2020 12 16 mezu positiboak aldenik alden elgoibar atxutxiamaika marrazten sotoan

2020 12 16 mezu positiboak aldenik alden elgoibar atxutxiamaika marrazten

2020 12 16 mezu positiboak aldenik alden elgoibar atxutxiamaika sotoan

2020 12 16 mezu positiboak aldenik alden elgoibar atxutxiamaika arbelean