Mintxetako futbol zelaia debalde erabili ahal izango dute herriko familiek

Barren.eus 2020ko abe. 4a, 08:32

Abenduaren 4tik aurrera Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Elgoibarko familiei doan eskainiko die Mintxetako futbol zelaiaren erabilera.

Osasun Sailak momentu honetan ezarrita dituen neurriak kontutan izanik, kirola bakarka edo familian bakarrik egin daiteke, beraz, neurri hauek indarrean jarraitzen duten bitartean, familiek Mintxetako futbol zelaia futbolean jolasteko erabili ahal izango dute, erabat doan.

Instalazioa irekita dagoen ordutegian, familia bakoitzak futbol zelaian dauden zortzi ateetako bat erabili ahal izango du. Horretarako baimena eskatu beharko diote harrerako langileari.  Harmaila azpian kokatuta dagoen Muskulazio gelan aurkituko dute langilea. Erabiltzaile guztiei jolasteko aukera eskaintzeko asmoz, familia bakoitzak, gehienez, ordu bateko erabilera egin ahal izango du.

2020 12 04 mintxeta futbol zelaia gauez panoramikoa