Haur eta gaztetxoentzako hainbat ekintza antolatu dituzte Eguberrietako oporraldirako

Barren.eus 2020ko aza. 20a, 10:01

Atxutxiamaikak eta Ludotekak hainbat ekintza antolatu ditu Eguberrietako oporraldirako, HHko eta LHko umeentzat. Astelehenean, azaroaren 23an, zabalduko dute izenematea.

Abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra luzatuko den haurrentzako aisia eskaintza antolatu dute Elgoibarko udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak. Ekimenean parte hartu nahi dutenek azaroaren 23tik abenduaren 4ra eman ahal izango dute izena www.elgoibarkoizarra.eus web gunean Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan. Hona antolatu dituzten ekitaldi nagusiak:

  • Abenduaren 23an, goizez, Eguberrietako apaingarriak egingo dituzte LHko umeek. Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 4 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 5 euro.
  • Abenduaren 28an Ganbarako ipuinak ikuskizuna eskainiko dute Herri Eskolan (16:30ean). 3 urtetik gorakoentzat.
  • Abenduaren 29an, Matraka ikuskizuna. 3 urtetik gorakoentzat.
  • Abenduaren 30ean, berriz, familientzako 'Historias de un baúl' ikuskizuna taularatuko du Trotamundos konpainiak, Herriko Antzokian, 19:00etan.
  • Urtarrilaren 4an 'Organik' antzezlana egongo da Herri Eskolan, Ameztu produkzioak konpainiaren eskutik.
  • Urtarrilaren 7an egunpasa joango dira LHko umeak.
  • Urtarrilaren 8an Zurrunka Teatrok 'Aioko" itzalen ikuskizuna izango da Herriko Antzokian.

Aurrekoez gain, Eguberrietako abestia eta bideoklipa ere prestatu dute musika eta dantza eskolakoekin, eta egun horietan zehar kaleratuko dute.

Herriko haur guztien aisiarako aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin Udalak dirulaguntzak emango ditu. Honakoak izango dira onuradunak:

  • Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak. Kuota osoaren %30.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek. Kuotaren % 30 (bigarren izen emate honetan).
  • Gizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek. Kuotaren %70.

2020 11 20 neguko oporraldia kartela zuzenduta