Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 11 17 jostailu erakusketa elgoibar prestatzenMerkatuko eskaintza aztertu, eta hezkidetza, kooperazioa, komunikazioa eta beste hainbat irizpide kontuan izanik, 0tik 99 urtera artekoentzako egokiak diren jostailuak jarriko dituzte ikusgai, azaroaren 17tik 21era bitartean egingo den jostailu erakusketan.

Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak, Atxutximaikarekin batera familientzako jostailu erakusketa bat antolatu dute aurten ere, gurasoei zein umeei Gabonetan erosiko dituzten jostailu egokiak aukeratzen laguntzeko. Eguaztenean, azaroaren 18an, irekiko dute erakusketa eta zapatura bitartean egongo da zabalik. Iaz hasitako bidetik, bi espaziotan kokatuko dute erakusketa: 0-8 urte bitartekoentzako jostailuak Kultur Etxeko erakusketa gelan jarriko dituzte, eta 8tik aurrerakoentzako, berriz, Aita Agirre Kulturguneko erakusketa gelan.

2020 11 17 jostailu erakusketa elgoibar prestatzen kulturetxean

Hezitzaileek jolasa zer den eta bere funtzioak azalduko dizkiete erakusketara hurbiltzen direnei, eta baita hainbat gomendio eman ere. Antolatzaileek gogorarazi dute jolasak dibertigarri eta entretenigarriak izateaz gainera, bestelako ume zein familiarekin jolasteko modukoak izan behar direla eta jokabide sexista eta belikoak baztertu behar dituztela.
Kultur Etxera edota Aita Agirre kulturgunera gerturatu ezin direnak erakusketa modu birtualean ikusteko aukera izango dute QR kode baten bitartez.

Erakusketaren ordutegia ondorengo kartelean kontsulta dezakezue:

2020 11 17 jostailu erakusketa elgoibar kartela

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza