Hainbat ekintza antolatu ditu Atxutxiamaikak urritik abendura bitartean, Aldenik Alden programaren barruan

Barren.eus 2020ko urr. 7a, 19:02

Atxutxiamaika aisialdi taldeak hainbat ekintza antolatu LH4tik LH6ra arteko gazteentzat, Aldenik Alden programaren barruan. Urritik abendurako eskaintza prestatu dute, baina momentuz urrirako dituzten ekintzak aurkeztu dituzte: Orientzaio proba bat antolatu dute urriaren 17rako, eta gau beltza berriz, urriaren 31rako.

 Orientazio proba Idotorben egingo dute, 9:30etik 13:30era bitartean. Gau Beltza, aldiz, arratsaldez izango da, 16:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko sotoan. Ekintza bakoitzaren prezioa 10 eurokoa da (bazkideek, 9 euro). Interesatuek urriaren 12ra arte dute izena emateko aukera.
Covid19a dela-eta, izenematea online egitea hobestu dute arduradunek, www.elgoibarkoizarra.eus webgunean. Dena dela, bulegoan izena emateko aukera ere badago, horretarako txanda eskatuta. Informazio gehiagorako 943 741 626 telefono zenbakira deitu daiteke.

Aldenik Alden Atxutxiamaikak LH4-6 bitarteko ikasleei eskaintzen dien programa da. Programaren oinarriak euskararen erabilera, parte hartzea, hezkidetza eta inklusioa dira eta horiek lantzeko jarduera mota ezberdinak garatzen dituzte umeekin batera.

2020 10 07 Aldenikaldenmartxoa atxutxiamaika elgoibar izarra