Elgoibarko Ludotekan izena emateko epea zabalik, eta Gaztelekua irailaren 30ean irekiko dute

Barren.eus 2020ko ira. 27a, 18:23

Elgoibarko Ludotekan 2020-2021 ikasturterako izenematea zabalduko dute astelehenean, eta interesatuek urriaren 1era arte izango dute izena emateko aukera. Era berean, Gaztelekua irailaren 30ean hasiko da zerbitzua ematen.

Elgoibarko Udalak Gaztelekuaren zein Ludotekaren zerbitzuak egokitu behar izan ditu koronabirusak sortutako pandemiaren eraginez. Irailean zehar libreko jarduerak izan dira nagusi bi zerbitzuotan, bestaek beste: nerabeekin planak egin dituzte, sare sozialen bitartez hainbat jarduera antolatu edo argazki lehiaketak egin dituzte. 

Gaztelekua irailaren 30ean irekiko dute, ohiko ordutegiarekin (asteazkena, osteguna eta igandea 17:00-20:00 eta ostirala eta larunbata 17:00-21:00) eta Ludoteka urriaren 5ean.
Ludotekak txandako sistemarekin funtzionatuko du, haurrak ikastetxeka eta adinka banatuko baitituzte. Horrela haur bakoitzak bere egutegia izango du eta taldeak mantenduko dira. Irailaren 28tik urriaren 1era izango da izena emateko aukera, honako loturan: https://forms.gle/L4za4aGzcwzm6s3G7 eta Ludotekan bertan. Izen emate honekin batera zerbitzuan parte hartzea baimentzen duen fitxa aurkeztu beharko da Ludotekan edo ludoteka@elgoibar.org e-postan. (Baimen orria deskargatzeko: https://elgoibar.eus/pdf/Ludoteka-euskaraz.pdf )

Gaztelekuan sarrera librea izango den arren, aforoa mugatu da. Horrez gain, egoeraren arabera, lokal barruan egoteko denbora mugatuko da.

Gaztelekuak antolatutako aurrez aurreko jardueretan parte hartzeko edo gaztelekuaren lokalean sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da guraso edo tutore/en baimena bete eta sinatuta izatea.
Horretarako, hiru aukera egongo dira:

  1. Gaztelekuan parte–hartzea baimentzeko orria eskatu, bete eta sinatu.
  2. Hurrengo loturan deskargatu https://elgoibar.eus/pdf/Gazteleku-euskaraz.pdf (udalaren web gunea) sinatu eta helbide honetara bidali gaztelekua@elgoibar.org.
    Digitalki sinatzeko: https://servicios.izenpe.com/herramientasFirma/firmarDocumentosLote.do
  3. Honako inprimakia https://forms.gle/ijbqm2V5XAHYvrxF7online bete, sinatu eta Gaztelekura eraman.

Informazio osoagoa www.elgoibar.eus webgunean aurkituko duzue.