Igerilekuen udako denboraldiaren balorazio "oso positiboa" egin du Udalak

Barren.eus 2020ko ira. 21a, 14:24

Atzo, irailak 20, amaitu zen bainu denboraldia Mintxetako aire libreko igerilekuetan. Berezia izan da aurtengo denboraldia, neurri bereziak hartu behar izan baitituzte koronabirusaren pandemia dela-eta. Hala izanik ere, Udalak balorazio positiboa egin du.

"Ezarritako osasun eta prebentzio planak oso emaitza onak eman ditu, inzidentziarik ez delako izan eta erabiltzaile kopurua oso altua izan delako, aurreko urteetakoaren antzekoa", adierazi dute udal arduradunek. Joan den ekainaren 15ean zabalduko zituen Udal Kirol Patronatuak Mintxetako aire libreko igerilekuak, eta irekita egon diren hiru hilabeteetan 35.633 erabiltzaile zenbatu dituzte. Uztaila izan da hilabeterik jendetsuena, 15.931 erabiltzailekin.

Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

  • 2020: 35.633 erabuiltzaile
  • 2019: 43.000
  • 2018: 42.000
  • 2017: 34.000 
  • 2016: 40.411 
  • 2015: 45.123
  • 2014: 34.522
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000

2020 09 21 Igerilekuak 1 mintxeta elgoibar udala

∞Lotura duten albisteak: