Santanako eta Santakutzeko aisialdi guneak eraberritu dituzte

Barren.eus 2020ko ira. 1a, 09:31

Mahai eta eserlekuak berritu eta barbakoa guneak ipini ditu Mendaroko Udalak Santana eta Santakutzeko aisialdi eremuetan.

Mendaroko Udalak 3.000 euroko inbertsioa egin du herriko bi aisialdi guneok eraberritzeko. Joan den abuztuan gauzatu dituzte lanak. Zehatz-mehatz, Santanan mahai eta eserlekuak berritu dituzte eta bi aldeko barbakoa eta iturri bat ipini dituzte. Era berean, ermitarainoko sarrera ere "txukundu" dute, Mendaroko Udaletik jakinarazi dutenez. 

Santakutzen ere mahai eta eserlekuak berritu dituzte eta barbakoa bikoitz bat ipini dute.
Herritarrei eremuen erabilera arduratsua egiteko eskatu die Udalak eta Covid-19a saihesteko ezinbestekoak diren segurtasun eta garbiketa jokamoldeak betetzea eremu horietan ere.

*Argazkiak: Mendaroko Udala.

2020 09 01 santana santakutz hobekuntzak mendaro

2020 09 01 santana santakutz hobekuntzak mendaro 2

2020 09 01 santana santakutz hobekuntzak mendaro 3