Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 01 udako aisia eskaintza hasi atxutxi elgoibarElgoibarko eta Mendaroko umeek gaur hasi dituzte udalekuak. Antolatzaileek eskaintza egoera berezira egokitu dute, eta babes zein higiene neurri zorrotzak jarraituko beharko dituzte parte hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko.

 Baimen orria beteta eta etxean tenperatura hartuta aurkeztu dira udako aisia eskaintzan izena eman duten umeak gaur, udalekuetako lehen egunean. Denak ez dira baina toki berean elkartu, aurreko urteetan egin izan ohi duten moduan. Pilaketak ekiditeko herriko hiru zonalde ezberdinetan (Pedro Mugurutza, Santa Ana eta San Roke) elkartu dira, eta zonalde bakoitzean, talde bakoitza puntu batean. Hezitzaileek topaguneetan ere hartuko diete tenperatura haurrei, egunero. Gaur ere halaxe egin diete. Termometroak ematen duen emaitzaren zain egon behar izan dute umeen arduradunek, eta etxetik sinatuta ekarri behar izan duten baimena udal arduradunei eman ostean hasi dira udalekuetaz gozatzen.
Izan ere, antolatzaileek aisia eskaintza, Covid-19 dela eta bizi dugun egoera berezi honetara egokitu behar izan dute. Protokoloan jasotako neurrien artean, hurrengoak azpimarratu daitezke besteak beste:

  • Taldeak gehienez hamar lagunekoak izango dira, hezitzaileak barne.
  • Hezitzaileek egunero hartuko diete tenperatura haurrei.
  • Haur bakoitzak bere motxila ekarri beharko du eta ez da materiala elkarbanatuko; motxilan besteak beste, musukoa, musukoa gordetzeko poltsatxoa, hamaiketakoa, eta ura ekarriko dute.
  • Haur guztiek izango dute beti eskura, gela, papera, xaboi desinfektatzailea eta ura eskuak garbitzeko eta baita musukoa ere, falta bazaio.
  • Kontaktu fisiko handia duten ekintzak saihestuko dira.
  • Topalekuetan babes neurrien inguruko kartelak eta mezuak itsatsiko dira.
  • Ekintzak aire librean izango dira, arrisku gutxiago dauden lekuetan eta taldeen artean distantzia mantenduko da.

Elgoibarren 5 eta 12 urte bitarteko 83 umek eman dute izena lehen txandarako, uztailaren 1etik 15era (55 umek bigarren txandarako; uztailaren 16tik 30era), eta 40 dira Mendaron izena emandakoak (33 umek lehenengo txandan, eta 29k bigarrengoan)

Normaltasun berrira iritsita, Elgoibarko Udalak, Ludoteka zerbitzuaren bidez, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaika Sailarekin elkarlanean, haurrentzako udako aisia eskaintza egokitua antolatzea erabaki zuen.

 

2020 07 01 udako aisia eskaintza hasi atxutxi mendaro taldea

2020 07 01 udako aisia eskaintza hasi atxutxi elgoibar pistabeltz

2020 07 01 udako aisia eskaintza hasi atxutxi elgoibar termometroa

2020 07 01 udako aisia eskaintza hasi atxutxi mendaro termometroa

2020 07 01 udako aisia eskaintza hasi atxutxi mendaro

2020 07 01 udalekuak hasi elgoibar ludotekan

∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza