Morkaiko Eguna bertan behera laga dute

Barren.eus 2020ko api. 5a, 10:27

Covid19-aren bilakaerak behartuta, maiatzean egitekoak ziren Morkaiko Eguna bertan behera laga behar izan dutela adierazi dute antolatzaileek. 

 

Elgoibarko mendi itzulia, itzultxoa eta Finalista Eguna biltzen ditu Morkaiko Egunak. Arduradunek jakinarazi dute koronabirusaren gaitzak izan duen bilakaeraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dutela maiatzerako antolatuta zeukaten Morkaiko Eguna. Dena dela, Finalista Eguna, irailean egiteko asmoa dutela aurreratu dute. Data zehatzik ez daukate oraindik, baina egutegian finkatu bezain laster jakinaraziko dutela adierazi dute. Mendi zerrendetan, baina, 2019ko maiatzaren 1etik 2020ko apirilaren 30era arte egindako mendiak bakarrik hartuko dituzte kontuan.