Udaberriko Oporraldia ere bertan behera gelditu da

Barren.eus 2020ko mar. 23a, 14:12

Udaberriko Oporraldirako antolatutako eskaintza guztia bertan behera lagatzea erabaki dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

"Azken egunetan eta orduetan gobernuak hartu dituen neurriak ikusirik eta egoeraren larritasuna aintzat hartuta, Udaberriko Oporraldirako antolatutako eskaintza guztia bertan behera lagatzea erabaki dugu. Momentu honetan bizitzak erdigunean jarri behar ditugu eta elkar zaindu. Guk, bitartean lanean jarraituko dugu eta udaberrikoa aurrera atera ezin arren, Udako Oporraldia gogo eta indar gehiagorekin antolatzen dihardugu. Laister izango duzue honen berri", adierazi dute antolatzaileek. Atxutxiamaika (Elgoibarko Izarra), Ludoteka (Zehar "Heziketa eta Programak") eta Elgoibarko Udala dira Udaberriko Oporraldiaren antolatzaileak.