Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

olentzerotamarido2013-h1Abenduaren 24an etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi opariak banatzera. 11:00etan hasiko da kalejira Mendaron, eta 11:30ean Elgoibarren.

 

 

 

Azken urteotan bezala, kantuan hasiko dute eguna Elgoibarko Izarrako kideek. 9:15ean hasiko dute diana Kalegoen plazan, eta kantuan pasatuko dituzte Elgoibarko kaleak. Ondoren, 11:30ean Olentzero eta Mari Domingiren kalejira hasiko da. Kalegoen Plazan hasi, San Bartolome kaletik pasa eta Kultur Etxean dantza herrikoiak egingo dituzte. Errosario
Kaletik jarraitu eta Kalegoen Plazan amaituko dute ibilbidea. Segidan, humeen gutunak jasoko dituzte.
Mendaron, 11:00etan
Azpilgoetan hasiko dute kalejira 11:00etan, Mañuskako iturri ondoan. Handik Garagartzaruntz abiatuko dira, Plaza gurutzatu eta txaletetatik aurrera pasata, San Josera iritsiko dira. Frontoian amaituko dute ibilbidea, eta han jasoko dituzte umeen gutunak. Segidan, ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza