Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 10 mintxetakoigerilekuabonba2013Datorren zapatuan, hilaren 13an, hasiko da bainu denboraldia Mintxetako igerilekuetan. Irailaren 6ra arte egongo dira zabalik.

Mintxetako igerilekuak ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo dira zabalik. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik barixakura bitartean, 11:00etatik 20:30era egongo dira irekita igerilekuak. Zapatu, domekea eta jaiegunetan, berriz, ordubete lehenago (10:00etan) irekiko dituzte, eta 20:00etan itxi. Abuztuan eta irailean, igerilekuak ixteko ordua 20:00etara aurreratuko da. Abuztuaren 25ean, Txiki Egunean, itxita egongo da. Eguneko sarrerak 6 euro balio ditu (18 urtetik beherakoek 4 euro). Hala ere, bost sarrerako bonoak (24 euro eta 16 euro) eta denboraldiko bomuak ateratzeko aukera dago. Informazio gehiago Olaizaga kiroldegian edo Mintxetan eskuratu daiteke.

Iaz, eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu eta aurreko bi denboraldietan baino erabiltzaile gutxiago eduki zituen igerilekuak. 40.000 erabiltzaile inguru zenbatu zituzten Udal Kirol Patronatuko arduradunek.

Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:  

  • 2014: *34.522 (*irailaren 2ra arteko datuak)
  • 2013: 53.52
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000
Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza