Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 ahotsak.eus elgoibar haloween nocrop hErligioak indar eta eragin handia zuen duela 70 edo 80 urte elgoibartarren bizitzan, eta eliza giroko ospakizunek baldintzatzen zuten herritarren bizimodua. Domu Santu eta Arimen Eguneko mezak ziren horietako batzuek. Egun, Halloween jai komertzialak hartu du Arimen Egunaren tokia Euskal Herrian eta munduko beste herrialde askotan, baina, nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?

2016 09 30 ahotsak 36gerra elgoibarElgoibarko kaleek 1936ra egin zuten salto duela bi aste, tropak herrira sartu zirenekoa errekreatzeko. Gertakari haiek bizitzea eta sufritzea tokatu zitzaien hainbat elgoibartarren testigantzak jasota daude ahotsak.com-en. Herrian zegoen giroa dute akorduan batzuek eta erreketeak etxean derrigortuta hartu behar izan zituztela beste batzuek.

ahotsak altzola eliza pedro perez de castroAltzolak Elgoibarrekin borroka asko izan eta gero, azkenean lortu zuen auzoan euren parrokia izatea. Mendekuz, elgoibartarrak parrokia berriko Santo Kristoa lapurtzera joan omen ziren; baina auzotarrak, jakinaren gainean, zain zeuden, eta...

ahotsak elgoibar tren geltokiaAzkue bailarako San Roke baserrian jaio zen Josefina Ulazia Etxeberria 1930. urtean. Ume eta gazte denboretan astoa hartuta jaisten zen herrigunera, eta behin, kaletik etxera lasterbidetik astoaz zihoala, trenbidea zeharkatzen hasi eta ikusi zuen trena bazetorrela. “Trenbidia pasatzeko hasi nitzan tiraka, eta astuak ze egin zaban? Jarri holaxe eta kieto parao!”, dio Josefinak ahotsak.eus-en jasota duten pasadizoan. 

ahotsak elgoibar baltasar ojangurenPilotari handia izan zen Francisco Arano “Baltasar”, XX. Mende hasieran. Gero sortu zuten Baltasar Pilota Elkarteak ere bere izena darama. Julen Iriondok umetan ezagutu zuen "Patxi Polon" (Patxi Arano) eta sekula ez zuen ahaztu nola lagatzen zion bere autora igotzen, herriko lehenengotariko autora, hain zuzen ere. Baltasarren ostatua ere akorduan dauka Iriondok. Han, diligentzia eta saltzaileen orgak hartzen zituen. (bideoa dauka)

karakate ikuspegia urazanditik ElgoibarPako Iriondo ganaduak eta ardiak zaintzen ibiltzen zen gaztetan Karakaten, eta, ahotsak.eus webgunean jasota duten bideo-testigantzan dioenez, Kortazargaina da Elgoibar eta Soraluze artean dagoen mendiaren benetako izena. 

2016 02 24 ahotsak agurne nati muguruzaBizimodua zeharo aldatu dela diote Agurne Muguruza (Elgoibar, 1935) eta Nati Muguruza (Elgoibar, 1938) ahizpek. “Derrepente ez bazenduan ekartzen, ematen zaban ez zendula balio. Ez da oin bezela, programauta dauala dana”, dio Edurnek amatasunaren harira ahotsak.eus atarian ikus daitekeen bideoan

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza