Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 10 01 gotzon garate elgoibar liburutegianGotzon Garate euskaltzale eta idazle zenaren oroimenez antolatzen duten Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten. Euskal Herriko hamasei adituk euskarak inguru digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dute, zapatuan. Gotzon Garateri buruzko testigantzak jasota dituzte ahotsak.eus atarian.

2019 07 08 mikeleteak ahotsak tolosaldeko ataria elgoibarSasoi bakoitzak bere lanbideak ditu. Garai berrietara moldatzen dira batzuek eta desagertu besteak. Mikeleteen lanbidea da horietako bat. Agustin Gurrutxagak ahotsak.eus-en azaltzen duen moduan, mendiak zaindu, garraiatzen ziren gauzak zaindu eta antzerako lanak egiten zituzten. Julian Zabaletak Julio eta Nicolas mikeleteak ditu akorduan.

Elgoibarren angulak, aingirak, amuarrainak edo barboak arrantzatzen zituzten garaiak ezagutu zituzten elgoibartarren testigantzak jasota dituzte ahotsak-eus webgunean. Montes aldizkariak 1949. urtean argitaratu zituen estatistiken arabera, 1947. urtean Deba ibaian 185 kilo amuarrain, 175 kilo angula eta 35 kilo barbu arrantzatu ziren.

Sari eta errekonozimendu ugari jaso zituen Pako Iriondok bere bizitzan, eta kirolari gipuzkoar onenarena izan zen horietako bat.

2019 03 29 ahotsak rio ego ureratzea deba indalecio ojanguren guregipuzkoa astilleroanDebako ontziolan eraiki zuten Rio Ego itsasontzia, egurrez egindako garaiko handienetakoa (1.200 tona pisatzen zituen). 1920ko irailaren 29an, San Miguel egun batez, itsasoratu zuten eta demaseko ikusmina sortu zuen bailaran. Juanito Arrieta elgoibartarrak 15 urte zituen, eta aitaren furgoneta zaharrean joan zen Debara, ureratzea ikustera. Ahotsak.eus.en dute jasota Arrietaren lekukotza.

2019 02 25 ahotsak.eus 2018 02 10 inauteriak elgoibar zapatua mojakInauteriak gainean ditugula eta, beste sasoi batzuetan nola ospatzen zituzten gogora ekarri nahi izan dugu. XX. mende hasieran, inauteriak martitzenean bakarrik ospatzen ziren Elgoibarren, eta sokamuturra izaten zen inauterietako ekitaldirik garrantzitsuena. Antzinako trajea jantzita udaletxeko Pleno Aretoan egiten zen dantzaldiak ere sona handia izan zuen aurreko mende hasieran.

2019 01 21 gaztaina erreak sutan ahotsak elgoibarXX. mendearen hasieran babak izaten ziren erdi mailako familia baten elikagairik ohikoenak. Gorriak, zuriak, beltzak... berdin zen zein eratakoak ziren. Kontua da, jatorduetan, ia Elgoibarko familia guztiek babak jaten zituztela.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza