Elgojaiotza taldearen eskutik, martxan dago jaiotza mekanikoa. Urtarrilaren 17ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, jai bezperan eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gabon Zahar feria egunean, 09:00etatik 20:00etara.
Taupada antzerki taldearen obra da. Pertsonaia ezberdinen sentimendutik abiatuta, zer den maitasuna eta nolakoak diren bere bide bitxiak erakutsiko dituzte. Hunkitu, harritu eta liluratzeko obra. Sarrerak erosteko: herrikoantzokia.eus
Gemma Monreal margolari elgoibartarrak bere azken lanak jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean, hilaren 21era arte.