UZTAILAK 26, SANTA ANA EGUNA 10:00 Txistulariekin prozesioa Herriko Enparantzatik Garagartzako elizara 11:00 Meza nagusia, Garagartzako elizan Ondoren, erromeria Andoni Egaa eta Sebastian Lizaso bertsolariekin eta Unai Andonegi eta Imanol Goikoetxea trikitilariekin. Bustin Alde elkartekoen laguntzarekin. 18:00 Herri kirolak, frontoian, lehenengo mailako aizkolariekin: Eñeko Otaño, Mikel Larrañaga, Suharri Rodriguez, Xabier Zaldua, Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi. 19.30 Erromeria Beranduegi taldearekin. Ondoren, Anersote DJaren saioa.
AEB 2023 / Zuz. Greta Gerwig / 114 min. Barbiek (Margot Robbie) bizitza ezin hobea darama Barbielanden, han dena perfektua da, musikaz eta kolorez betetako festa txupiekin, eta egun guztiak dira egunik onena. Jakina, Barbiek galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, nahiko deserosoak, bera eta gainerako Barbiak bizi diren mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Barbie konturatzen denean orpoak lurrean jartzeko gai dela, eta oin lauak dituela, erabakiko du takoirik gabeko zapatak jantzi eta benetako munduraino bidaiatzea.
San Roke jaiak ospatuko dituzte Azkue auzoan. 26 barikua 17:00 Kanpaiak eta suziriak Segidan, txokolate jana 18:00 Umeentzako jolasak 21:00 Afaria Ondoren, DJ Arno Goizaldera: bolo txapelketa 27 zapatua 17:00 Kanpaiak eta suziriak 18:00 Umeentzako puzgarriak 21:00 Afaria 22:00 DJ Lila 00:00 Bolo txapelketa