Lagunak Pilota Eskolak dena prest zuen San Anton Pilota Txapelketa zapatu honetan jokatzeko, -jokatzekoak ziren pilotariak ere lotuta zituzten-, baina bertan behera laga behar izan dute torneo beteranoa pandemiari aurre egiteko Jaurlaritzak hartu dituen azken neurrien ondorioz.
Covid-19ak kutsatutakoen erdiak baino gehiagok galtzen du usaimena eta dastamena. Zer dela eta ematen da koronabirusak eragindako anosmia?
Lurgai biodibertsitatea eta Euskal Herriko basoen kontserbazioan lanean ari den irabazi asmorik gabeko fundazio bat da. Urdabai ingurua da beraien lan eremu nagusia, baina aspaldi honetan esparru hori zabaltzen dihardute, eta honakoan Elgoibarren antolatu dute zuhaitz landaketa bat.
Urtarriletik ekainera bitartean 30 kultur ikuskizun baino gehiago programatu ditu Elgoibarko Udalak Herriko Antzokian. Lehenengo emanaldia Demode Quarteten 'Kutxidazu bidea Ixabel' musikala izango da, bariku honetan, urtarrilaren 15ean.
Domekan egokitu da aurtengo San Anton Eguna, baina eskola umeek jai izango dute biharamunean, urtarrilaren 18an. Atxutxiamaikak arratsalde pasa antolatu du Aldenik Alden programan dabiltzan umeentzako.
Elur zale eta mendizale faltan ez gaude Elgoibarren eta Mendaron. Elurretako argazkiak eskatu zituen BARRENek eta 110 lagunen argazkiak jaso ditugu. Batzuek gainera argazki sortak bidali dizkiguzue eta denak igo ostean ia 500 argazkiko bilduma osatu dugu.
Lurralde Historikoetan eta intzidentzia-tasa altua duten udalerrietan konfinamendu perimetrala ezartzea erabaki du Jaurlaritzak LABIren Batzorde Teknikoak gaur egin duten bileran.
Joan zen asteburuan baino lau koronabirus kasu gutxiago atzeman dituzten arren, Elgoibarko Intzidentzia-tasak 500eko langara gerturatzen jarraitzen du.
'Bidea Gara' presoen aldeko mobilizazioak egin zituzten zapatuan Euskal Herriko 238 auzo, herri eta hiritan. Elgoibarren herritar ugari batu ziren Maalan Sarek egindako deialdiari erantzunez.
Elgoibar Ikastolako Gabonetako loteria dutenek jokatutakoa berreskuratzeko aukera izango dute.
Filomena ekaitzak ez du arazo handiegirik eragin Euskal Herrian, ez baitu hasiera batean esperotako indarra izan. Gurean, zapatu iluntzean herrigunean elurra bota zuen arren, elur malutak ez ziren mamitu.
Sabin Osoro Unzueta hil da, gizarte eta enpresa alorreko hamaika ekimenen sortzaile eta sustatzaile izandakoa, tartean Elgoibarko Izarra kultur elkartearena berarena. Atzo hil zen Osoro, 98 urte zituela, eta haren aldeko elizkizuna martitzenean, hilaren 12an, egingo dute, Elgoibarko San Bartolome parrokian, 19:00etan.
Gaurko eta datozen egunetarako abisu horia ezarri du Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak elurragatik eta muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik. Gaur zero azpiko tenperaturak eta izotza izan dira, eta bihar elur kota 0-200 metro artean izango da, baita igande goizaldean eta igande gauean ere.
300eko intzidentzia tasaren langa gainditu eta eremu laranjara igaro da asteon Elgoibar; izan ere, 294,63koa zen positibotasun tasa astelehenean, eta, gaur-gaurkoz, 398,61ko da.