Debabarreneko Mankomunitateak eskualdeko 825 enpresa bisitatuko ditu otsailera bitartean, hondakin bilketa zerbitzua hobetzeko eta biriziklapen tasa igotzeko. Gaur egun eskualdean batzen diren 14.000 errefusa tonetatik 2.100 tona industrialdeetan batzen direla zehaztu du Mankomunitateak.
Mendaroko Udaletik jakinarazi dute Azpilgoetako urbanizazio obrak direla-eta, bihartik (abenduak 14) aurrera, moztu egingo dutela Azpilgoeta kaleko zati eta trafikoa Alderdi Eder kaletik bideratuko dutela. Horrez gain, zabor-edukiontziak Alderdi Eder kalean kokatuko dituzte, aldi baterako.
Gaur zabaldu dituzte tabernak eta jatetxeak, Osasun Sailaren aginduz bost astean itxita egon eta gero. Eguraldi euritsua egin arren, terrazak jartzeko aukera dutenek kanpora atera dituzte mahaiak eta aulkiak, barrualdeko edukiera erdira murriztu beharko baitute.
Lau koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren astelehenetik barikura bitartean, egun bakoitzeko bat. Datu horiekin, eremu laranjatik horira pasa da Elgoibar, 276,22koa baita intzidentzia-tasa, eta ostalaritza establezimenduek ateak zabaltzeko baimena izango du bihartik aurrera.
COVID-19a pasatu duen pertsona bat berriz infekta al daiteke? Zenbat denbora irauten dute antigorputzek organismoan? Ez berrinfektatzeko adina defentsa sortzen al dituzte? Eta COVID-19a berriz hartuz gero, sintomak arinagoak izaten dira?
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dituzte gauerdian indarrean sartuko diren neurri berriak. Bihartik aurrera, baimenduta egongo da udalerri batetik bestera joatea, betiere probintzia barruan baldin bada. Era berean, azaroaren 7az geroztik itxita zeuden ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimenduko dituzte, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan.
Gipuzkoako zentroetako beharginek 246 egun egingo dituzte greban, atzoko eta gaurko lanuzteekin. Hainbat herritan egin zituzten atzo bilkurak, eta manifestazioa egin dute gaur Donostian. San Lazaro aurrean elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako.
Elgoibarko Udalak urrian salmentan jarri zituen ostalaritza bultzatzeko 'On egin!' bonoak (3.250 guztira) trukatzeko epea urtarrilaren 5era arte luzatu du.
Martxotik itxita egon dira Olaizagako sauna lehorrak. Era honetako instalazioak irekitzea baimendu du Osasun Sailak eta berriro irekiko dituzte astelehenetik aurrera. Kiroldegiarekin jarraituz, asteburu honetan itxita egongo dira Olaizagako igerilekuak.
Elgoibarko hezitzaile eta DBHko irakasleentzako ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Hiruki Larroxarekin elkarlanean: “Maskulinitateak hezkuntza ez-formaletik irauliz”.
"Jai zoriontsuak, osasuna eta irisgarritasun berria opa dizuegu" dioen Gabonetako postala sortu dute Urazandiko Auzo Elkarteko kideek. Herritarrak zoriontzeaz aparte, aldarrikapen eta umore ukitua du postalak.
'Osasuna eta elektromagnetismoa' izeneko hitzaldia antolatu du Bizi Bide elkarteak Elgoibarko udalaren laguntzarekin.
Almaur, Hazkunderako Topaketa eta Bilakaera Elkarteak 'Aulki Hutsak: Nola bizi dolua Gabonetan" solasaldia antolatu du abenduaren 15erako Elgoibarren.
Mendaroko Udalak erabaki du zapaturako antolatu duten 'Erradikalak ginen' ikuskizuna San Agustin kulturgunera lekualdatzea, eguraldi hotza iragarri dutelako eta sarrera gutxi saldu dituztelako.