Uparitzaga kalean eraiki behar dituzten babes ofizialeko 16 etxebizitzen esleipen prozesua aurrera doa. Orain, izena emanda zeuden lagunetatik onartuak eta baztertuak izan direnen zerrendak argitaratu ditu Etxebidek.
Elgoibarren, Uparitzaga 16 azpieremuan 16 Babes Ofizialeko Etxebizitza esleitzeko prozeduran onartuak eta baztertuak izan direnen zerrendak argitaratu ditu Exebidek. Era berean, Etxebideko ebazpenaren aurka jotzeko errekurtsoa jartzeko argibideak eta inprimakia ere argitaratu dute Etxebideren web orrialdean. Otsailaren 11n amaituko da errekurtsoa jartzeko epea.