barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 22 inbertsioprobolatokiaEAJ eta PSE-EEren botoekin onartu ditu Elgoibarko Udalbatzarraren Osoko Bilkurak 2015eko aurrekontuak, baina alkatearen kalitatezko botoa behar izan dute, PSE-EEko zinegotzi batek ezin izan duelako udalbatzarrera agertu. EHBilduk eta PPk kontra bozkatu dute. Aurrekontuaren %14,10 inbertsioetarako bideratuko dute, 1.929.263,5 euro hain justu ere. (ikusi inbertsio nagusien zerrenda eta alderdi politikoen balorazioa)

Elgoibarko udalak 13.682.562,85 euroko aurrekontua onartu du 2015erako, iaz baino 793.258 euro gehiago, hain zuzen ere. %6,15 handitu da aurrekontua. EAJk nabarmendu du Elgoibarko udalaren egoera finantzieroa ona dela, eta une honetan 1.081.035 euroko aurrezki garbia daukala.

• Elgoibarko Udal aurrekontuak, urtez urte

2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
16.861.269€ 14.340.734€ 13.477.135€ 12.714.216€ 12.553.391€ 12.889.304€ 13.682.562€

• Kalitatezko botoari esker

Elgoibarko alkatearen kalitatezko botoarekin onartu zuten atzo Udal Gobernuaren aurrekontu proposamena. Izan ere, Fernando Suarez PSE-EEko zinegotziak ezin izan zuen udalbatzarrera azaldu, osasun arazoak direla-eta. Hala, berdinketa izan zen aldeko eta kontrako botoen artean: 8 alde (EAJko zazpi zinegotziak eta PSE-EEko bat), eta beste 8 kontra (EHBilduko zazpi zinegotzien eta PPko zinegotziaren botoak). Bigarrengoz eman behar izan zuten botoa eta bigarren itzulian ere emaitza bera errepikatu zenez, alkatearen kalitatezko botoari esker irabazi zuen baiezkoak.

•Diru gehiago sail guztientzat

Aurrekontuak sailka aztertuz gero, sail guztiek jasoko dute aurten diru gehiago, baina sail batzuetan igoerak txikiagoak izan dira besteetan baino: segurtasun sailak izan du igoerarik txikiena (625,6 euro), eta horren atzetik Ongizate saila da iazkoarekin konparatuta diru gutxien jasoko duena (4.150,3 euro). Beste muturrean Hirigintza saila dago, berak izan baitu igoerarik handiena (652.411,4 euro). Azkeneko urteetako joera mantendu da aurtengo aurrekontuetan ere, eta Hirigintza sailak jasoko du diru gehien: 5.948.446.35 euro. Hirigintza sailaren barruan inbertsio errealen atalak 1.929.263,5 euro hartuko ditu, aurrekontuaren %14,10, hain zuzen ere. {aurreko urtean 1.590.365 euro izan ziren eta milioi bat euro 2013an}

• Inbertsio aipagarrienak

  • 200.000 euro aurreikusi ditu udalak Bolatokian dagoen lokala erosteko. Aita Agirre plazako kulturgunea osatu nahi dute lokal horrekin, eta herriko elkarteek erabiltzeko egokituko dute. Kultura, euskara edo hezkuntza arloetan diharduten talde eta elkarteak erdigunean, herriaren bihotzean, batu nahi dituzte udal agintariek, eta asmo hori gauzatzeko erosi nahi dute baxu hori.
  • Pedro Mugurutza kaleko izpi enpresaren lokala egokitzeko 112.000 euro inbertituko dituzte. Toletxegain tren geralekuaren parean dago lokala. Aita Agirren obrak egin bitartean eraikin horretan dauden elkarteak han kokatuko dituzte.
  • Beste inbertsio garrantzitsu bat memoria historikoa berreskuratzeko egingo dute: 200.000 euro erabiliko ditu udalak kolunbarioa egiteko. Diru hori aurreratuko du udalak, baina gero Jaurlaritzak itzuliko dio. Frankismoan desagerrarazitakoen kolunbarioa egingo du Jaurlaritzak Elgoibarren, 36ko gerratik Francoren diktadura amaitu arteko biktimak oroitzeko.
  • Gaztetxea egokitzeko lanetarako 50.000 euroko partida gorde dute aurrekontuetan.
  • Lekueder plazako urbanizaziorako 80.000 euro. Zorua berritu nahi dute, bereziki.
  • Sigma eta Altzolan inbertsioak: 100.000 euro. EHBildurekin hiru urterako adostutako laguntza planaren hirugarren urtea falta da gauzatzeko. Hala, bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko lanak egingo dituzte Altzola eta Sigma auzoetan, azken bi urteetako lanari jarraipena emanez.
  • Landa lurretan lanak egiteko 185.000 euroko diru poltsa osatu du Udalak. Auzo eta baserrietarako bideak hobetu eta ustelduta dagoen Aiastiako Murkaikupe frontoiaren teilatua konpontzeko erabiliko dute diruaren zati bat.
  • Juan Mugertza kaleko konponketak: 65.000 euro. Karakoletik San Rokeko zubira arteko horma eta honen gainean dagoen sare metalikoa berritu nahi dituzte.
  • San Rokeko zubiko konponketak 87.000. Trenbide kaletik Olaizaga kiroldegira joateko bidegurutzera arteko San Rokeko zubia urbanizatu nahi dute, San Roke kalean goraxeago egin duten moduan.
  • King-kong zubiko konponketak: 15.000 euro. Zubiaren zati batean dauden koskak kendu nahi dituzte.
  • Andonegi etxe ingurua urbanizatzeko 30.000 euroko partida sortu dute. Andonegi etxetik King-kong-eko autobus geltokirainoko lurrezko bidea txukundu nahi dute.
  • Santa Klarako espaloia eta haur parkea txukundu eta urbanizatzeko 30.000 euro.
  • Mugiezinetan konponketak: 80.000 euro.
  • Hiri-altzariak 50.000 euro.

ARGAZKIAK: inbertsio nagusiak

2015 01 22 inbertsioprokolunbarioolaso 2015 01 22 inbertsioprobolatokia
 2015 01 22 inbertsioproizpi  2015 01 22 inbertsioprogaztetxea
 2015 01 22 inbertsioprolekueder  2015 01 09 sigmakopasabidea1
 2015 01 22 inbertsioprolandabideak  2015 01 22 inbertsioprojuanmugertza
 2015 01 22 inbertsioprosanrokealdapa  2015 01 22 inbertsioprokingkongzubia
 2015 01 22 inbertsioproandonekua  2015 01 22 inbertsioprosantaana

 

 

Komunitatea

anti-colores
Butaka Gorria
Laburmetraiei tartea egingo diegu gaur. “Anti” filmak 1921.urtean kokatzen gaitu ipar Euskal Herrian eta “Colores” laburmetraiak egungo elkarrizketa baten lekuko egiten gaitu.
mendizaletasun-etilikoa-mendiko-errezetak
barren.eus
-Zortzigarren marianitoa hartu det. Se nos esta yendo de las manos.-Nik enegarrenez ikusi ditut Russel-Margalidako argazkiak.-Mendizaletasun etilikoa.
elgoibarko-gaztelekuko-ate-irekiak-urriaren-21ean
Gaztelekua
Irailaren hasieratik Elgoibarko Nerabe Zerbitzua, Gaztelekua,  martxan dago.  Aurten 2003tik  2008ra bitartean jaiotako nerabeak dira zerbitzuaz gozatzeko aukera dutenak eta dagoeneko parte hartzen ari dira.
asa-ga-kuru-true-mothers
Butaka Gorria
Naomi Kawase zuzendari japoniarrak gaur estreinatuko du bere azken lana Donostiako zinemaldiaren 68. Edizioan. “Asa ga kuru / True Mothers” filmak bi ama aurrez aurre jartzen ditu.
nomadland
Butaka Gorria
Antonio Zabala eta Jokin Martinez lagunak dira eta sarritan zinea dute hizpide, asteburuan zinemaldian elkartu gara biekin. Lehena Bergarako zineklubeko kidea da eta bigarrena, Elgoibarko Ongarri zineklubekoa. Biei Zinemaldiko 68.edizioko film bat aukeratzeko eskatu diegu.
el-drogas
Butaka Gorria
Gaur (irailak 20) estreinatuko da Donositako Zinemaldian azken asteetan ikusmin handia sortu duen “El Drogas” filma. Enrique Villareal musikariari buruzko dokumental biografikoa egin du Natxo Leuza zuzendari nafarrak.
under-the-skin
Butaka Gorria
Scarlett Johanson protagonistatzat duen “Under the Skin” ikusteko aukera izango dugu asteburuan Iñaki Agirre Zinemaldian.
woody-allenen-azken-filmak-inauguratuko-du-gaur-donostiako-zinemaldiaren-68-edizioa
Butaka Gorria
Butaka gorri honetatik zinemaldietako pantailei begira jarriko gara. Pandemia urte honetan Donostiako eta Elgoibarko Iñaki Agirre zinemaldiak egingo zirela jakiteak albiste onak izan ziren. Iritsi da eguna!
la-caramnrista-filmarekin-hasiko-da-gaur-inaki-agirre-zinemaldia
Butaka Gorria
Iñaki Agirre zinemaldia gaur gauean hasiko da Donostiako Zinemaldiarekin bat eginez urtero legez.
alpinismo-bisexual-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
Egun on! Zer moduz doa, uda? Nirea amazing! Mendiko ametsen zerrenda gero eta luzeagoa da, baina betetako ametsak ere gero eta gehiago dira. :-) Alpeetan eta Pirinioetan izan gara oporretan. Bi astez lan egitea egokitzen zaigunez, Euskal Herriko mendietan ari gara asetzen.
spaghetti-tour-2
Ainhoa Lendinez
"Amets bati data jartzen diozunean, helburu bihurtzen da".
nerabe-eta-gazteak-jomugan
Gaztelekua
Osasun Sailak udalekuak ixteko eskaera egitea erabaki zuen eta hala komunikatu zien Eudelek udalei uztailaren 18an. Elgoibarko Udalak eskaera bete eta erabaki horren aurrean, segurtasun neurri zorrotzekin aurrera eramaten ari ginen udako eskaintzari amaiera eman behar izan diogu.
ekigai-eta-txokolate-browniea-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
Buongiorno principessa! Badakit bai, denbora igaro da azken errezeta ekarri nuenetik. Badakizue non egon naizen? Mendian. Oinez eta buruz. Nago, obsesio bihurtzen ari ez ote zaidan. Anyway, hemen garete, errezeta eder batekin. Txokolate zalea bazara, adi brownie osasuntsu honi!
dexametasona
Ainhoa Lendinez
-Zer moduz asteburua?-Primerakoa: viote fest Iraulen. Eta zu?-Primerakoa: Anbotoko ertza eta Aratz-Aizkorri fest.  
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken