barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 02 laura daquinta indianemakumeizatea kultiurEmakumea izatea Indian izeneko argazki erakusketaren inaugurazioarekin hasiko dira barixakuan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak Elgoibarren. Laura Daquinta elgoibartarrak Indian egin dituen ia lau urtetan ateratako 70 argazki inguru jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean.

Barixakuan (martxoak 4) inauguratuko dute Emakumea izatea Indian izeneko argazki-erakusketa, Kultur Etxeko erakusketa gelan, 19:00etan. Udalaren Berdintasun Sailak eta Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak antolatu dute erakusketa, martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzen barruan. Loreak emakume migratzaileen Elgoibarko elkarteko kideek prestatutako goxoak eta tea dastatu ostean, erakusketaren nondik norakoak azalduko dizkie erakusketaren egile Laura Daquintak Kultur Etxeko erakusketa gelara hurbiltzen direnei.
•Indiako emakumeen bizimodu "gogorra"
Argazkien bidez Indiako emakume “normal” baten bizimodua, jaiotzatik heriotzaraino, irudikatu nahi izan duela dio. “Indiarren bizimodua amaren sabelean daudenetik dago baldintzatuta. Gurasoek nahiago dituzte mutikoak neskak baino, baina galarazia dute umearen sexua zein den jakitea. Isun gogorrak dituzte gainera legea betetzen ez duten medikuentzat eta gurasoentzat”. Daquintak azaldutakoaren arabera, jaio ostean ere desberdintasun handiei egin behar izaten diete aurre Indiako emakumeek. “Gurasoek ez dute nesken heziketan dirua gastatu nahi, dirua xahutzea dela uste dutelako. Lan baldintzak ere askoz okerragoak dira emakumeentzat. Lantokietan, adibidez, ezin dute gaueko txandarik egin, emakumeen aurkako indarkeria dela-eta. Hiletetan ere ezin dute parte hartu, emakumeen gehiegizko sentsibilitateak jainkoak 'molestatzen' dituela-eta. Ezkontzea ere une gogorra da hango emakumeentzat eta are gehiago alarguntzea. Emakumea izatea ez da erraza inon, hemen ere gauza asko dauzkagu-eta hobetzeko, baina gu baino egoera okerragoan bizi diren emakume asko dago munduan".

Indiako hainbat lekutan ateratako argazkiak jarriko ditu ikusgai: Pune, Bonbay, Varanasi, Rajastan, Goa, Aurangabat, Delhi, Hampi eta Keralan. 70 argazki aukeratu ditu milaka argazkiren artetik. Ayukeraketa egiteko ia hilabete eta erdi behar izan duela dio. “Lehen sei hilabetetan ez nintzen autotik irtetera ere ausartzen eta auto barrutik ateratzen nituen argazkiak. Argazki oso onak ez diren arren, jaso nuen lehen inpresioaren lekuko direlako eta niretzako balio sentimental handia dutelako, horietako batzuk ere jarriko ditut erakusketan". Izan ere, Indian egin duen egonaldiak behar larrian dauden pertsonak laguntzeko sentsibilitatea piztu edo areagotu diola aitortu du. 

•Martxoaren 13ra arte ikusgai
Emakumea izatea Indian erakusketa martxoaren 13ra arte egongo da zabalik, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik barixakura, 18:30etik 20:30era. Zapatuan; goiz (12:00-14:00) eta arratsaldez (18:30-20:30), eta domeketan 12:00etatik 14:00etara.

2016 03 02 laura daquinta indianemakumeizatea

2016 03 02 laura daquinta indianemakumeizatea1

 

 

Komunitatea

red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  
les-olympiades-paris-distrito-13-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Parisko Les Olympiades auzora garamatza zuri beltzean errodaturiko filmak.
juliette-binoche-aktore-frantsesak-gaur-jasoko-du-donostia-saria
Butaka Gorria
David Cronenberg zinema zuzendariak jasoko du asteazkenean 70. Edizioko bigarren Donostia saria.
gaur-inauguratuko-da-donostiako-70-zinemaldia
Butaka Gorria
Azken bi urteetako distantzia mugak desagertu dira eta jendea jadanik Maria Cristina hotelaren inguruan pilatu da lehenengo izarrei ongietorria egiteko.
mass-filma-asteburuan-elgoibarren-iazko-zinemaldiko-new-directors-sailean-aukeratutako-filma
Butaka Gorria
Iaz Donostiako Zinemaldiko New Directors sailak aukeraturiko lanetariko bat izan zen, eta Sundance zinema-jaialdian estreinaturiko filmak, gazteriaren saria jaso zuen Donostian.
donostiako-zinemaldiaren-bezperan-hasiko-da-elgoibarren-inaki-agirre-zikloaren-iv-edizioa
Butaka Gorria
Iñaki Agirre zinemaldia Ferit Karahan zuzendari kurdoaren Brother’s keeper (Mi mejor amigo) filmarekin hasiko da ostegunean. 
mendiko-errezeta-alpeak-eta-gosariak
Ainhoa Lendinez
Oporrak amaitzear eta ikasturte berria hastear dela, urteko lehen 8 hilabeteon gogoeta egiteko gogoa daukat gaur. Negua eta udaberri hasiera izugarriak izan dira, inoiz baino gehiago eskiatzeko aukera izan det. :-)
gaztetxokuak-2010ean-jaiotako-nerabeentzat
Gaztelekua
Uda honetan Elgoibarko Nerabe Zerbitzutik hiru eguneko eskaintza antolatu dugu 2010ean jaiotako nerabeentzat eta izen-ematea zabalik dago.
udako-eskaintza
Gaztelekua
Elgoibarko Nerabe Zerbitzutik udarako eskaintza oparoa antolatu dugu. 2004-2009 urteen artean jaiotako nerabeek izango dute parte hartzeko aukera eta udaleku, tailer eta irteera ezberdinetan izen emateko prozesua martxan da.
vuelta-al-aneto
Ainhoa Lendinez
1. etapa: Besurta-Collado Barrancs-Collado Salenques-Estany Negre-Cap de Llauset 2. etapa: Cap de Llauset-Collado Vallibierna-Collado Soller-Brecha Llosas-Collado Coronas-Paso Mahoma-Aiguallut-Besurta
eolikoen-mehatxua-muskurutxun-berriz-ere
Okil Beltzak
2013ko irailean, Energia burujabetza jardunaldiak antolatu genituenean Energiaren etorkizuneko arazoan sakondu genuen, eta honi demokratikoki erantzuteko proposamenak aurkeztu genituen, hau da, herritarrok eta ingurugiroak irabaziko luketen eszenatokiak ikusi genituen.
xxvii-j-gurrutxaga-krosa
Elgoibar Ikastola
Ikasturte honetan, azken bi urtetan ez bezala, Elgoibar Ikastola, kirol jarduerak bultzatu nahirik,  XXVII. J. GURRUTXAGA KROSA antolatzen ari da.
udaberriko-eskaintza
Gaztelekua
Nerabe Zerbitzutik hainbat ekintza berezi antolatu ditugu nerabeekin batera, udaberriko oporraldira begira.
euskal-inauteriak-ikastolaren-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ostiral arratsaldez ospatu genituen Euskal Inauteriak Ikastolan, LHko maila bakoitza mozorro berezi bat jarrita irten zelarik herrira. Ikusi prestatu dugun bideoa!!

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken