barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 11 metalaren arrastoak arrillaga zapparolliElgoibarko industriaren alderdi humanoa iruditan jaso nahi izan dute Edu Arrillaga eta Esmeralda Zapparoli argazkilari elgoibartarrek Metalaren arrastoak liburuan. Gaur, hilak 11, aurkeztuko dute liburua Elgoibarko Kultur Etxean eta ondoren, argazki erakusketa zabalduko dute.

Edu Arrillagak eta Esmeralda Zapparolik Santa Klarako komentuan mojek josteko makinentzat egiten zituzten pedalen harira hainbat argazki atera zituzten 1994an eta 1996an Sigma lantegia husten ari zirenean beste batzuk. Artxiboan gorde eta erreminta-makinaren mendeurrenaren harira hasi ziren ideia lantzen Arrillaga eta Zapparoli.

Gordetako argazkien berri eman zuten Elgoibarko Udalean eta interesgarria iruditu arren, gaur egungoari garrantzia ematea aproposagoa zela iritzita, gaiari heltzea proposatu zieten. Oso erronka handia izan dela esan digu Esmeralda Zapparolik: "Lagun batzuk erreminta makinan aritu arren, guk ez genuen Elgoibarko herriaren industria ikuspegirik, beraz, argazkilaritzako ezagupenetatik abiatu ginen". 

Elgoibarko makina erremintaren mendeurreneko ospakizunekin bat egiten duen lan honekin Elgoibarko industriari buruzko ideia orokor bat eman nahi izan dute "batik bat arlo humanoari buruz. Izan ere, denak dira makinak, baina makinak pertsonek egiten dituzte eta beraiekin pertsonek egiten dute lan". 

42.000 argazkitatik 137 aukeratu dituzte

Hamar enpresatan atera behar zituzten argazkiak, baina 37tan izan dira eta penaz daude Elgoibarrek gehiago eman dezakeelako eta ez dutelako denborarik izan. Urtebetean 42.000 argazki atera dituzte eta 137 aukeratu dituzte libururako. "Saiatu gara ahalik eta gauza gehien irudikatzen: galderagileak, soldatzaileak, moldeak eta planoak egiten dituztenak... Gida baten pareko zerbait egin dugu, baina enpresen edo enpresetako makinen publizitate katalogo bat izan gabe. Material didaktikoa izatea ere ez genuen nahi. Argazkiari eman diogu garrantzia. Koherentzia izan dezaten pausu guztiak ikusiz".

Argazkiak bienak dira eta Eduk batik bat ikuspegi humanotik atera ditu, Esmeraldak, berriz, espazioak eta objektuak. Hitzek ere izango dute lekua: alkatearen hitzaurrea du liburuak, informazio profesionala Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuaren eta Xabier Ortueta Makina Erreminta elkarteko idazkariren eskutik; eta Koldo Lizarralderen testu historikoa, Jasone Osororen literarioa eta Jose Manuel Diaz Burgos argazkilariaren kritika. 

•Aurkezpena eta erakusketa

Gaur aurkeztuko dute jendaurrean Metalaren arrastoak liburua, 19:00etan, Kultur Etxean. Aurkezpenaren ostean, libururako ateratako 40 argazkiekin osatutako argazki erakusketa inauguratuko dute. Urtarrilaren 9ra bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30era. Domeka eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Gabon Zahar Feria egunean arratsaldez ere irekita egongo da.

∞Lotura duten albisteak:

Komunitatea

red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  
les-olympiades-paris-distrito-13-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Parisko Les Olympiades auzora garamatza zuri beltzean errodaturiko filmak.
juliette-binoche-aktore-frantsesak-gaur-jasoko-du-donostia-saria
Butaka Gorria
David Cronenberg zinema zuzendariak jasoko du asteazkenean 70. Edizioko bigarren Donostia saria.
gaur-inauguratuko-da-donostiako-70-zinemaldia
Butaka Gorria
Azken bi urteetako distantzia mugak desagertu dira eta jendea jadanik Maria Cristina hotelaren inguruan pilatu da lehenengo izarrei ongietorria egiteko.
mass-filma-asteburuan-elgoibarren-iazko-zinemaldiko-new-directors-sailean-aukeratutako-filma
Butaka Gorria
Iaz Donostiako Zinemaldiko New Directors sailak aukeraturiko lanetariko bat izan zen, eta Sundance zinema-jaialdian estreinaturiko filmak, gazteriaren saria jaso zuen Donostian.
donostiako-zinemaldiaren-bezperan-hasiko-da-elgoibarren-inaki-agirre-zikloaren-iv-edizioa
Butaka Gorria
Iñaki Agirre zinemaldia Ferit Karahan zuzendari kurdoaren Brother’s keeper (Mi mejor amigo) filmarekin hasiko da ostegunean. 
mendiko-errezeta-alpeak-eta-gosariak
Ainhoa Lendinez
Oporrak amaitzear eta ikasturte berria hastear dela, urteko lehen 8 hilabeteon gogoeta egiteko gogoa daukat gaur. Negua eta udaberri hasiera izugarriak izan dira, inoiz baino gehiago eskiatzeko aukera izan det. :-)
gaztetxokuak-2010ean-jaiotako-nerabeentzat
Gaztelekua
Uda honetan Elgoibarko Nerabe Zerbitzutik hiru eguneko eskaintza antolatu dugu 2010ean jaiotako nerabeentzat eta izen-ematea zabalik dago.
udako-eskaintza
Gaztelekua
Elgoibarko Nerabe Zerbitzutik udarako eskaintza oparoa antolatu dugu. 2004-2009 urteen artean jaiotako nerabeek izango dute parte hartzeko aukera eta udaleku, tailer eta irteera ezberdinetan izen emateko prozesua martxan da.
vuelta-al-aneto
Ainhoa Lendinez
1. etapa: Besurta-Collado Barrancs-Collado Salenques-Estany Negre-Cap de Llauset 2. etapa: Cap de Llauset-Collado Vallibierna-Collado Soller-Brecha Llosas-Collado Coronas-Paso Mahoma-Aiguallut-Besurta
eolikoen-mehatxua-muskurutxun-berriz-ere
Okil Beltzak
2013ko irailean, Energia burujabetza jardunaldiak antolatu genituenean Energiaren etorkizuneko arazoan sakondu genuen, eta honi demokratikoki erantzuteko proposamenak aurkeztu genituen, hau da, herritarrok eta ingurugiroak irabaziko luketen eszenatokiak ikusi genituen.
xxvii-j-gurrutxaga-krosa
Elgoibar Ikastola
Ikasturte honetan, azken bi urtetan ez bezala, Elgoibar Ikastola, kirol jarduerak bultzatu nahirik,  XXVII. J. GURRUTXAGA KROSA antolatzen ari da.
udaberriko-eskaintza
Gaztelekua
Nerabe Zerbitzutik hainbat ekintza berezi antolatu ditugu nerabeekin batera, udaberriko oporraldira begira.
euskal-inauteriak-ikastolaren-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ostiral arratsaldez ospatu genituen Euskal Inauteriak Ikastolan, LHko maila bakoitza mozorro berezi bat jarrita irten zelarik herrira. Ikusi prestatu dugun bideoa!!

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken