barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ez da ohikoa pastoral bat Zuberoatik kanpo antolatzea, baina Haizea dator Iparraldetik! zikloari esker, Ederlezi izeneko pastorala Herriko Antzokian ikusteko aukera izango dugu elgoibartarrok azaroaren 14an. Sarrerak aurretik erosteko, Elgoibarko Izarrara deitu behar da. Mixel Etxekopar-en zuzendaritzapean sortu zuten Ederlezi pastorala, eta berak eman dizkigu pastoral honen xehetasunen berri (ikusi bideoan).

Dagoeneko salgai daude azaroaren 14an Elgoibarren izango den Ederlezi pastoralerako sarrerak. Pastorala Haizea dator Iparraldetik! ekimenaren baitan antolatu da, eta, antolatzaileek uste dute, Elgoibarren pastoral bat ikusteko estreinako aukera izango dela.                    

Pastorala Herriko Antzokian izango da, 17:30ean hasita, eta sarrerak 5 euroko prezioa izango du. Sarrerak aurretik erosteko, Elgoibarko Izarrara deitu behar da (943 74 16 26), edo, bestela, euskaltzaleen elkarteak Ubitarte kalean duen bulegotik pasa daiteke. 

2015 10 30 ederlezi eke.eus

•Ijitoen epopeya Euskal Herrian

Pastoralak XVII. eta XXI. mendeen artean Euskal Herrian bizi diren ama baten eta bere zazpi alaba ijitoen istorioa kontatzen du. Familia bati jarraituko diogu, mendez mende eta herriz herri, Bizkaitik Zuberoara, Lapurdiko sorginen ehizan edo Bigarren Mundu Gerran sortzen duten miresmenaren edo gorrotoaren testigu. "Badira bi alderdi: alderdi bat da ijitoena edo bere munduena eta bestea euskaldunona, gure alderdi on eta txar guztiekin, beti gatazka izan baita. Orduan, haien istorioa eta nonbait trajedia izanen da kontatua", dio Mixel Etxekoparrek. Xiberotar pastoral hau 2013ko Xiru festibalean sortu zuten, Mixel Etxekopar-en zuzendaritzapean. Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agertarazi zuen Bohémiens liburutik dator. 

2015 10 30 ederlezi pastorala milaagirre

Zuberoako herri-antzerkia

Zuberoako herri-antzerkia da pastorala, hasieratik amaierara arte bertsoz kantatua eta dantzatua, Zuberoako euskaran. Antzerki emanaldia, berez, pertsonaia nagusi baten bizitzan oinarritzen da, eta gaiztoen eta onen arteko borroka baten arabera egituratuta dago. Ederlezi pastorala, ohiko pastoralak baino txikiagoa da. Etxekoparek berak honela azaldu du: "Guretzako instituzio bat da pastorala, baina gurea formatuz pastoral ofiziala baino pastoral txikiagoa da. Aktore gutxi daude, 14-15, eta udako pastoraletan baino musikari gutxiago ere bai".

Pastoralaren antolatzaileak Haritz Dantzari-taldea, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topegunea eta Elgoibarko Udala dira, eta Etxe-Tar enpresak eta Txarriduna hotelak diruz lagundu dute.

2015 10 30 ederlezi pastorala1 milaagirre

Kontzertua Gaztetxean, ekimenari amaiera emateko

Azaroaren 14an, eta Haizea dator Iparraldetik! ekimenari amaiera emateko, musika kontzertu bat ere izango da Elgoibarko Gaztetxean. Nahia x Matthys eta Xiberoots musika-taldeek kontzertua eskainiko dute, 23:00etatik aurrera. Kontzertuaren antolakuntza-lanetan Elgoibarko Gazte Asanbladak ere parte hartu du. Haizea dator Iparraldetik! ekimeneko sustatzaileek jakinarazi dutenez, ekimena oso arrakastatsua izan da orain arte, eta amaiera on bat eman nahi diote. “Antolatzaileak elgoibartar guztiok animatu nahi zaituztegu azken bi ekintza hauetan parte hartzera”. 

Komunitatea

anti-colores
Butaka Gorria
Laburmetraiei tartea egingo diegu gaur. “Anti” filmak 1921.urtean kokatzen gaitu ipar Euskal Herrian eta “Colores” laburmetraiak egungo elkarrizketa baten lekuko egiten gaitu.
mendizaletasun-etilikoa-mendiko-errezetak
barren.eus
-Zortzigarren marianitoa hartu det. Se nos esta yendo de las manos.-Nik enegarrenez ikusi ditut Russel-Margalidako argazkiak.-Mendizaletasun etilikoa.
elgoibarko-gaztelekuko-ate-irekiak-urriaren-21ean
Gaztelekua
Irailaren hasieratik Elgoibarko Nerabe Zerbitzua, Gaztelekua,  martxan dago.  Aurten 2003tik  2008ra bitartean jaiotako nerabeak dira zerbitzuaz gozatzeko aukera dutenak eta dagoeneko parte hartzen ari dira.
asa-ga-kuru-true-mothers
Butaka Gorria
Naomi Kawase zuzendari japoniarrak gaur estreinatuko du bere azken lana Donostiako zinemaldiaren 68. Edizioan. “Asa ga kuru / True Mothers” filmak bi ama aurrez aurre jartzen ditu.
nomadland
Butaka Gorria
Antonio Zabala eta Jokin Martinez lagunak dira eta sarritan zinea dute hizpide, asteburuan zinemaldian elkartu gara biekin. Lehena Bergarako zineklubeko kidea da eta bigarrena, Elgoibarko Ongarri zineklubekoa. Biei Zinemaldiko 68.edizioko film bat aukeratzeko eskatu diegu.
el-drogas
Butaka Gorria
Gaur (irailak 20) estreinatuko da Donositako Zinemaldian azken asteetan ikusmin handia sortu duen “El Drogas” filma. Enrique Villareal musikariari buruzko dokumental biografikoa egin du Natxo Leuza zuzendari nafarrak.
under-the-skin
Butaka Gorria
Scarlett Johanson protagonistatzat duen “Under the Skin” ikusteko aukera izango dugu asteburuan Iñaki Agirre Zinemaldian.
woody-allenen-azken-filmak-inauguratuko-du-gaur-donostiako-zinemaldiaren-68-edizioa
Butaka Gorria
Butaka gorri honetatik zinemaldietako pantailei begira jarriko gara. Pandemia urte honetan Donostiako eta Elgoibarko Iñaki Agirre zinemaldiak egingo zirela jakiteak albiste onak izan ziren. Iritsi da eguna!
la-caramnrista-filmarekin-hasiko-da-gaur-inaki-agirre-zinemaldia
Butaka Gorria
Iñaki Agirre zinemaldia gaur gauean hasiko da Donostiako Zinemaldiarekin bat eginez urtero legez.
alpinismo-bisexual-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
Egun on! Zer moduz doa, uda? Nirea amazing! Mendiko ametsen zerrenda gero eta luzeagoa da, baina betetako ametsak ere gero eta gehiago dira. :-) Alpeetan eta Pirinioetan izan gara oporretan. Bi astez lan egitea egokitzen zaigunez, Euskal Herriko mendietan ari gara asetzen.
spaghetti-tour-2
Ainhoa Lendinez
"Amets bati data jartzen diozunean, helburu bihurtzen da".
nerabe-eta-gazteak-jomugan
Gaztelekua
Osasun Sailak udalekuak ixteko eskaera egitea erabaki zuen eta hala komunikatu zien Eudelek udalei uztailaren 18an. Elgoibarko Udalak eskaera bete eta erabaki horren aurrean, segurtasun neurri zorrotzekin aurrera eramaten ari ginen udako eskaintzari amaiera eman behar izan diogu.
ekigai-eta-txokolate-browniea-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
Buongiorno principessa! Badakit bai, denbora igaro da azken errezeta ekarri nuenetik. Badakizue non egon naizen? Mendian. Oinez eta buruz. Nago, obsesio bihurtzen ari ez ote zaidan. Anyway, hemen garete, errezeta eder batekin. Txokolate zalea bazara, adi brownie osasuntsu honi!
dexametasona
Ainhoa Lendinez
-Zer moduz asteburua?-Primerakoa: viote fest Iraulen. Eta zu?-Primerakoa: Anbotoko ertza eta Aratz-Aizkorri fest.  
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken