barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 19 airelibrekozinea aurkezpenaOcho apellidos vascos filmarekin hasiko dira Aire Libreko Zine emanaldiak uztailaren 3an. 2014ko apirilean eman zuten filma hau Herriko Antzokian eta marka guztiak hautsi zituen, 3.000 ikusletik gora batu zituen-eta emanaldi ezberdinetan.

Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, uztailaren 3an hasiko da aire libreko zine emanaldia. Zinea kalera aterako dute eta hamar film eskainiko dituzte uztailean, Kalegoen plazan jarriko duten zine pantailan. Ocho apellidos vascos filma izango da aurrenekoa. Gaur arte diru gehien bildu duen gaztelaniazko filma izateaz gainera, zeresan ugari eman zuen iaz eta Herriko Antzokira ere inoiz ez halako jendetza erakarri zuen. Ikusi gabe daudenek beste aukera bat izango dute uztailaren 3an, eta baita berriz ikusteko gogoa dutenek ere. Kalegoen plazan 600 bat lagunentzako lekua izango dute zine zaleek. Uztailean beste bederatzi filma eskainiko dituzte.
Barixaku eta zapatu iluntzetan izango dira saio gehienak, eta emanaldi egunean euria egiten duen egunetan, proiekzioak atzeratu egingo dituzte. Hala, barixakuetako filma domekara pasatuko dute euria egiten duenean, eta zapatukoa, astelehenera edo hurrengo egunera. Pelikula guztiak 22:30ean hasiko dira.

1991. urte inguruan hasi ziren Aire Libreko Zine emanaldiak plazan, doan, eskaintzen.

Komunitatea

dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  
les-olympiades-paris-distrito-13-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Parisko Les Olympiades auzora garamatza zuri beltzean errodaturiko filmak.
juliette-binoche-aktore-frantsesak-gaur-jasoko-du-donostia-saria
Butaka Gorria
David Cronenberg zinema zuzendariak jasoko du asteazkenean 70. Edizioko bigarren Donostia saria.
gaur-inauguratuko-da-donostiako-70-zinemaldia
Butaka Gorria
Azken bi urteetako distantzia mugak desagertu dira eta jendea jadanik Maria Cristina hotelaren inguruan pilatu da lehenengo izarrei ongietorria egiteko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken