barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 06 19 taupada bohemioenklubaTaupada antzerki taldeak Bohemioen Kluba obra estreinatuko du gaur (ekainak 19) Elgoibarko Herriko Antzokian. Parisko Montmatre auzoan kokatuta dago ikuskizuna, Bigarren Mundu Gerraren ostean. Melodrama eta umore beltza generoak lantzen ditu obrak, absenta ukitu batekin. 

Elgoibarko Taupada antzerki taldeak obra berri bat ekoiztu du, eta gaur estreinatuko dute Herriko Antzokian. 22:30ean hasiko da ikuskizuna, eta 80 minutuko iraupena izango du.

 Bohemioen Kluba izena jarri diote antzezlan berriari. Ikuskizuna Pariseko Montmartre auzoan kokatzen da, Bigarren Mundu Gerraren ostean. Bizirik irautea lortu dutenekin elkartu ohi da Madame Edith gauero: artista, poeta, filosofo, idazle, margolari, modelo, marinel, abeslari eta musikariekin, hain zuzen ere. Pertsonaia bakoitzak bere bizitzaren gorabeherak erakutsiko dizkigu: oroimena, tristura, itxaropena, frustrazioa, etsipena, amodioa eta desamodioa izango dira, besteak beste, antzezlanean jorratuko diren gaiak. Melodrama eta umore beltza generoa lantzen du obrak, absenta ukitu batzuekin. 

Edurne Lasa izan da obraren zuzendaria, eta Joxe Mari Larrañaga arduratu da argiztapenaren eta musikaren alor teknikoaz. Eta protagonistak, berriz, Elgoibarko aktoreak izango dira; Elgoibarko aurpegi ezagunek emango diete bizia antzezlaneko protagonistei, eta eurak izango dira obrako bohemioak: Iraide Garcia (Madame Edith), Ana Moñux (Odile), Jon Olivares (Evaristede Parny, La Divina abeslaria eta Fabio), Nagore Cid (Lea kazetaria), Iker Mancebo (Filosofoa eta Bernard), Enkarni Migales (Filosofoaren gidaria eta postaria), Sara Iriondo (Antonella abeslaria eta Amadeo marinela), Ainhoa zapata (Lili eskusoinujolea), Ibai Leon (Maurice modeloa), Daniele Zelaia Cooper (Mixel margolaria) eta Jon Etxeberria (Pierre gudamutila).

 Horrez gain, Taupadako arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete Inma Mugerzari, Danele Sarriugarteri, Mikel Olaizolari eta Josemari Lasari egindako ekarpenagatik, eta Iban Urizarri, bere musika erabiltzeko aukera eman dielako.

Azken urteetan hainbat obra taularatu izan ditu Taupadak Elgoibarren: Isladak izan zen 2010ean, Rusini zirkoa 2012an, eta Erotik 2013an. Horrez gain, Arte Eszenikoen Agerraldia ere egin zuten 2013an, musika, dantza, antzerkia eta bertsolaritza esketx laburretan taularatuz.

2016 06 19 taupada bohemioeenklubakartela

Lotura duten albisteak:

 

Komunitatea

euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken