barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

princibaileseibarren2014Biraka Dantza Taldeak Biraka power! Gure indarra! dantza ikuskizuna eskainiko du jendaurrean. Gaur, ekainak 10, Mendaron izango da saioa, 22:00etan, Goñati pilotalekuan, doan. Elgoibarren, berriz, hiru jardunaldi egingo dituzte ekainaren 15, 16 eta 17an, 20:00etan Herriko Antzokian.

Biraka power! Gure indarra! dantza ikuskizunerako sarrerak salgai daude Pitxintxun hiru eurotan. Lau eta 32 urte arteko 175 dantzari arituko dira saio bakoitzean. Balleta eta dantza modernoa jorratzen dituen Biraka taldea Josu Mujika elgoibartarrak zuzentzen du eta Eibarren, Elgoibarren eta Mendaron ematen dituzte eskolak taldeko hamar irakasleek, hiru herrietan guztira ia 400 ikasle baitaude. Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Mendaron eskainiko dute saioa, Goñati pilotalekuan. 

•Dantza indar iturri

Biraka Power! Gure indarra! deitu diote aurtengo ikuskizunari. “Edari energetikoetan oinarrituta prestatu dugu. Besteak beste adierazten du edari horiek bezala dantzak guri ere indarra ematen digula”, dio Josu Mujikak. Dantza guztiak –20 guztira– ideia horren bueltan egingo dituzte eta elkarren arteko koherentzia izango dute. “Musika aldetik ere gaur egun entzuten direnak erabiliko ditugu. Erritmo biziak eta geldoak elkarrekin nahastuz”. Eibarren eskainitako  emanaldietako sarrera guztiak agortu ziren. Josu Mujikaren esanetan, “gurasoak ez ezik bestelako herritarrak ere joaten dira ikustera, ezagunak ez eduki arren jaialdia gustatzen zaielako. Urtero dantza saioa goitik behera aldatzen dugu eta aurtengoa ere gustatzea espero dugu”.

biraka power dantza elgoibar kartela

Komunitatea

matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken