barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

e musik elgoibarMusika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du Donostia 2016k maiatzaren 4tik 7ra bitartean. Europako milaka musika ikaslek hartuko dute parte eta Elgoibarrera lau talde etorriko dira zapatuan bisitan.

Musika eszenatoki bihurtuko dira Donostia eta beste 59 herri –tartean Elgoibar– aste honetan, Musika Eskolen Europako Elkarteak antolatu duen Emusik, Musika Eskolen Europako Jaialdia ospatzeko. 8.500 ikaslek 120 kontzertu eskainiko dituzte herrietan barrena eta Elgoibarkoa zapatuan, maiatzaren 7an, izango da Maalako parkean.

 Elgoibarrera lau eskola etorriko dira bisitan: Tarragonako Santa Barbara herriko Germans Arasa musika eskola; Alemaniako Bornheimgo eskola; Teruelgo Anton Garcia Abril; eta Suizako Altdorfeko eskola. Musikariei 10:15ean udaletxean egingo diete harrera eta ondoren Maalara joango dira, txistulari eta trikitilariekin kalejiran, han kontzertua eskaintzeko. 11:00etatik 13:30era bitartean izango da emanaldia. Kanpotik etorritako musikariak 125 izango dira bost taldetan banatuta, baina guztira 225etik gora musikari eta dantzarik hartuko dute parte Elgoibarko jaialdian. Izan ere, Inazio Bereziartuako ikasleak ere dira talde batetik besterako tarteetan. Gainera, bukaeran Emusikerako propio prestatutako Musika Bizitza kantua eskainiko dute Teruelgo Big Bandakoek taula gainean eta azpian kantuan eta dantzan Inazio Bereziartuako ikasleak.

Egitaraua:

e musik h ElgoibarGermans Arasa " Los Flarets" musika banda (Santa Barbara-Tarragona)

  • Gap Creek (Jay Bocook)
  • Pavane in blue (Ted Bocook)
  • A medieval suit (Andre Waignein)
  • John Williams trilogy (John Moss)

 

Inazio Bereziartua: Trikitilariak eta dantzariak: courinta eta kalejira

 

e musik alemania ElgoibarSchulochester Bornheim orkestra (Bornheim-Alemania)

  • Ouverture aurs der Zauberflote (W.A. Mozart)
  • Allegro aur der Symphonie 8 (L.V. Bethoven)
  • The Syncopated Clock (Leroy Anderson)

 

Inazio Bereziartua: Trikitilariak eta dantzariak: fandangoa eta arin-arina

 

 

e musik ensemble sasofoiak ElgoibarAnton Garcia Abril Saxofoi ensemblea (Teruel)

  • Comet rag (Ed. Mahony)
  • Eleanor Rigby (Lennon)
  • Chinese rag (Jean Matita)
  • Grease ( Hautvast)

 

Inazio Bereziartua: Txistulariak

 

emusik judenmusik ElgoibarJugendmusik (Aldorf-Suiza)

  • Eiger (James Swearingen)
  • La sera sper il lag (Gion B. Casanova, arr./Thomas Ruedi)
  • Glacier Express (Larry Neeck)
  • Urnerboda-kafi (Kurt Albert, arr. /Ghistoph Walter)

 

Inazio Bereziartua: Dultzainak

 

e musik bigband ElgoibarAnton Garcia Abril Big Banda (Teruel)

  • Swing fever (Dean Sorenso)
  • ne (Earle Hagen)
  • Crazy Train (Roger Holmes)
  • Poker face (Robinson Bologna)
  • Hocus pocus (Larry Barton)
  • Final Countdown (Joey Tempest)

 

Musika Bizitza: Teruelgo Big Banda eszenatokian eta Inazio Bereziartuako korua eta Musika Hizkuntzako ikasleak behean. Abestia eta koreografia.

 

Elgoibartarrentzako hori izango da herrira gerturatuko duten ikuskizuna, baina Donostian izango da Emusiken aitzakian beste emanaldirik. Maiatzaren 6an, Illunben, Euskal Herriko zein atzerriko 8.500 musika ikasleren topaketaren erakusle musika eta dantza batuko dituzte errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton Piperri, Europako ereserkia eta Musika Bizitza.

•Noemi Araujoren saioa Saguesen 

emusik elgoibar Noemi AraujoBestalde, Emusiken amaiera maiatzaren 7an, 20:00etan Saguesen egingo duten bukaera festarekin amaituko da. Besteak beste ekitaldirako espresuki sortu duten Big Band batek joko du eta tartean izango da Inazio Bereziartuako Noemi Araujo saxofoiarekin. Ondoren, DJ saioa izango da.

Antolatzaileen esanetan, Emusik jaialdia baino gehiago da. "Musika batzen gaituen hizkuntza komuna da eta hori premisatzat hartuta, ekitaldi aukera paregabea izango da kultura eta herrialde ezberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta herri ezberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko". Gaineratu dute festa eta musika ospakizunaz gain, festibalak, musika eskolek maila guztietan egiten duten lan nekaezina jende aurrean zabaltzeko toki ere izan nahi duela.

Komunitatea

euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken