barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 24 mugertza73 emakGiro bikainarekin jokatu da gaur Nazioarteko Juan Mugertza krosaren 73. edizioa Mintxetan. Guztira 700 atleta inguruk hartu dute parte jokatu diren hamar lasterketetan. Nagusien mailan, Irene Chepet Cheptai keniarra izan da azkarrena eta Aweke Ayalew etiopiar jatorriko bahraindarra gailendu da gizonezkoetan, duela bi urte emakumezkoen lasterketa irabazi zuen Hiwot Ayalewren anaia, hain justu ere. (argazkiak dauzka)

Antxitxika egiteko baldintza egokiak izan dituzte gaur Mugertza kroseko parte hartzaileek, zerua oskarbi eta 16 graduko tenperatura; eta, krosa jarraitzera Mintxetara igo diren herritarrentzat ere goiz atsegina egin du urtarrileko domeka bat izateko. Gizonezkoen lasterketa nagusia irabazi duen Aweke Ayalewk ere bere gustuko eguraldia egin duela nabarmendu du proba amaieran. Ayalewk 22 urte ditu eta Etiopiako hiriburu Addis Abeban bizi da, nahiz eta Bahraingo nazionalitatea duen duela hiru urtez geroztik. Iaz, 10. postua lortu zuen Txinan jokatu zen Munduko Kros Txapelketan, eta kros denboraldi honetan Venta de Baños-eko krosa eta Antrimgo Nazioarteko Krosa (Belfast, Ipar Irlanda) irabazi ditu. Hortaz, azken orduan Conseslus Kipruto ordezkatzera etorri bada ere, sasoi betean ailegatu da Elgoibarrera. Irteeratik sentsazio onak izan dituela adierazi du eta "oso eroso" egin duela antxitxika. Tamirat Tola etiopiarra izan du aurkari nagusia. Alcobendas eta Italicaco krosak irabazi berri ditu Tolak, -IAAF egutegi barrukoak biak-, eta Elgoibarren garaipena eskuratzeko faborito argia zen. Ayalewk ere onartu du Tolari irabazi dion estreinako aldia izan dela. 

Tolak proba amaieran azaldu duenez, tripako minak izan zituen barixakuan eta medikuarengana ere jo behar izan zuen. Zegoen egoeran bigarren postua lortuta pozik dagoela gaineratu du. Olinpiar Jokoetan 10.000 metroko proban lehiatuko den Etiopiako taldean sartzea izango da Tolaren helburua.

Ayalew korrikalari dinastia

Awewke Ayalewk San Vitore Olonako krosean hartuko du parte datorren domekan, Italian. Denboraldiko bere helburu nagusia, baina, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortzea izango da. 10.000 eta 5.000 metroetako lasterketetan parte hartzea nahi du, "Mo Farah edo Kenesisa Bekelek moduan", esan du. Korrikalari familiako kidea da Aweke Ayalew. Zazpi anai arreba dira; lau arreba eta hiru anaia, eta arrebetako hiru goi mailako antxitxikariak dira. Ezagunenak dira Yimer Wude Ayalew, 2012ko Mugertza kroseko irabazlea eta Hiwot Ayalew -2014. urteko Mugertza kroseko irabazlea-.

•Cheptai keniarrra nagusi emakumezkoetan

Asko dira Mugertza krosean garaipena lortu duten atleta keniarrak, baina 2009az geroztik ez zuen Kenyako atleta batek emakumezkoen lasterketa nagusia irabazten. Irene Chepet Cheptai (Kenya, 1992) izan da keniarren lehorteari amaiera eman diona. Helmugan 22 segundoko aldea atera dio Netsanet Gudeta etiopiarrari eta 34 segundokoa Alemitu Heroyeri (Etiopia, 1994). Heroyek min hartu du zango batean eta ozta-ozta lortu du proba amaitzea. Gurutze Gorriak hartatu behar izan du eta ezin izan du sari banaketa ekitaldian parte hartu.

Cheptaik 7. postua lortu zuen iaz Txinako Guiyangen hirian jokatu zen Munduko Kros Txapelketan. Elgoibarren aurrez ere izana da: hirugarren postua lortu zuen 2013. urteko Mugertza krosean. 23 urteko atleta gazteak ere korrika egiteko eguraldi “zoragarria” egin duela azpimaratu du amaieran prentsari egin dizkion adierazpenetan. Kenyara itzuliko da orain Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko uztailean egingo dituzten hauta probetarako prestatzera. 10.000 metroko lasterketan parte hartu nahi du Rio de Janeiron. 

Mamo Wolde Saria

Mamo Wolde Gipuzkoako sariaren 14. edizioan junior mailako Europako atletarik onenetarikoak lehiatu ziren Mintxetan. Emakumezkoen proban Celia Anton espainiarrak lortu zuen garaipena eta Hugo Hay frantziarrak irabazi zuen mutilen proba. 

Martin Hernandezen garaipena kadeteetan

Mintxeta Atletismo taldeko hainbat korrikalarik hartu zuten parte behe mailako kategorietan. Martin Hernandezek kadete mailako lasterketan lortu zuen garaipena nabarmendu behar da. J.A. Sabadell taldeko Ayoud Ait Adbi sailkatu zen bigarren eta CEIE Gironi taldeko Elvin Josue Canales sailkatu zen hirugarren postuan. 

•Argazki bilduma:

 Lotura duten albisteak:

Komunitatea

zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken