barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 19 toyota euskoauto txirrindMaster mailako lasterketetan arituko den Toyota Euskoauto txirrindulari taldea aurkeztu zuten joan den urtarrilaren 16an Elgoibarren. Ordiziako taldea den arren, lotura handia du Elgoibarrekin.

Ukitu elgoibartar handia du Toyota Euskoauto txirrindulari taldeak. Batetik, bi babesle elgoibartar ditu: Gobike bizikleta denda eta Txarriduna Hotela. Eta, bestetik, bi elgoibartar daude taldekideen artean: Ramon Garcia eta Iban Gonzalez. Taldearen aurkezpen ofiziala ere Elgoibarren egin zuten, joan den asteburuan. (ikus aurkezpeneko argazkiak).
Hamabost txirrindulariz osatutako taldearen helburua Euskal Herriko Master mailako lasterketen egutegia osatzea izango da. Master 30 kategorian arituko dira bederatzi txirrindulari, tartean bi elgoibartarrak. Master 40 kategorian, berriz, bost txirrindulari lehiatuko dira, tartean Euskadiko egungo txapeldun Unai Agirrebeña. Azkenik, Daniel Palacinek hartuko du parte Master 50 txapelketan. Etormobil taldearen jarraipena izango da nolabait Toyota Euskoauto.

Ramon Garciaren garaipena Urbasako igoeran
Jokatu den Master mailako azken lasterketan emaitza bikainak lortu zituzten Ramon Garciak eta Iban Gonzalezek. Abenduaren 31n jokatu zen Urbasako igoeran hartu zuten parte eta Ramon Garciak irabazi zuen proba. Iban Gonzalez, berriz, bosgarren postuan sailkatu zen.

2016 01 19 toyota euskoauto txirrind ramongarcia

2016 01 19 toyota euskoauto ibangonzalez

2016 01 19 toyota euskoauto txirrind1

 

Komunitatea

zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken