barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 30 irujo olaizolaKirol Federatuaren Urteko Sariak banatuko ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abenduaren 21ean. Ekitaldi hasieran pilotari buruzko mahai ingurua antolatu dute eta goi mailako lau pilotari gonbidatu dituzte solasaldira: Aimar Olaizola, Juan Martinez de Irujo, Jokin Altuna eta Iñaki Artola.

Esku pilotaren orainak eta etorkizunak bat egingo dute abenduaren 21ean Elgoibarko musika eskolako auditorioan egingo duten mahai inguruan. Batetik, kirol ibilbidean dena irabazitako bi pilotarik, Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo naparrek; eta, bestetik, zeresan handia ematen ari diren bi pilotari gaztek: Jokin Altuna (Amezketa, 1996) eta Iñaki Artola (Alegia, 1994) gipuzkoarrek. Pilotari buruzko solasaldian hartuko dute parte laurek. 19:30ean hasiko da saioa Inazio Bereziartua musika eskolan.

2015 11 30 artola altuna idoia zabaleta arpMahai inguruaren ostean banatuko dituzte Kirol Federatuaren Urteko Sariak. Herriko kirol taldeek egiten duten lana goraipatzeko eta eskertzeko antolatzen ditu sariok kirol patronatuak. Iazko sari banaketa ekitaldian "Realaren balioen" inguruan berba egin zuen Realeko presidente Jokin Aperribaik.

Aurreko urteetako sarituak

 

Komunitatea

asteburuan-haurrentzako-filmak
Butaka Gorria
Azkuna zentroak Donostiako zinemaldiarekin elkarlanean antolatzen dituen emanaldiek berrikuntza dakarte aurten: haurrentzat ere filmak izango dira. Alemaniako bi animazio lan ikusteko aukera izango da: Elfinak eta Dragoiaren gidaria. Larunbatean eta igandean 12:00etan.
as-in-heaven
Butaka Gorria
As in Heaven (Zeruaren legez) filma joan den larunbateko irabazleetako bat izan zen Donostiako zinemaldian. Zuzendari onenaren eta Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zituen. Azkuna Zentroak Bilbon ikusteko aukeratu du (gaur 19:30etan) Sail Ofizialeko film hau.
un-monde-playground
Butaka Gorria
Un monde / Playground Laura Wandel zinemagile belgiarraren lehen luzemetraia da. Cannesen lehiatu ostean, Zabaltegi Tabakalera sailean ikusi ahal izan zen Zinemaldian eta gaur Azkuna Zentroan, Bilbon, izango da ikusgai (19:30etan). Urrian iritsiko da ohiko zinema aretoetara.
titane
Butaka Gorria
Titane, Canneseko Zinemaldian film onenaren Urrezko Palmorria jaso zuen filma Donostiako Zinemaldiko Perlak sailaren parte izan da. Azkuna zentroak aukeratako lanetariko bat da eta Bilbon ikusteko aukera izango da gaur.
donostiako-zinemaldia-bilbon
Butaka Gorria
  Donostiako Zinemaldia bukatu bezain laster lanen aukeraketa bat Bilbon ikusteko aukera izaten da eta hala izango da gaurtik eta igandera bitartean.
sari-banaketa-polemikaz
Butaka Gorria
Polemika sortu du beste behin ere Donostiako Zinemaldiko 69. edizioko epaimahaiaren erabakiak.
la-mujer-del-espia
Butaka Gorria
“La mujer del espía” film japoniarra ikusteko aukera izango da larunbat, igande eta astelehenean. Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak saila inauguratu zuen filmarekin emango zaio aurten amaiera Elgoibarren iraileko zine zikloari.
paolo-sorrentinok-masterclass-a-eskainiko-du-gaur-arratsaldean
Butaka Gorria
Paolo Sorrentino zuzendari eta gidoilari italiarrak È Stata La Mano di Dio / The Hand of God filma aurkezteaz gain, eskola magistral bat emango du Tabakalerako zine aretoan gaur arratsaldeko 19:00etan.
queridos-camaradas
Butaka Gorria
Queridos camaradas lanak Veneziako Mostran Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen iaz eta Sevillako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu zen. Andrei Konchalovski zuzendari errusiarraren azken lana da.
etorkizunerantz-hezkuntza-eraldatzen
Elgoibar Ikastola
HH 0-1eko matrikulazio aldia irekita, irailaren 20tik urriaren 1era arte.
caminho-longe
Butaka Gorria
Caminho longe dokumentala da asteazkenerako Iñaki Agirre zinemaldiak egiten digun proposamena. Fikziozko bi filmen ondoren, dokumentalari leihoa irekiko dio Ongarrik iaz Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean estreinatuko pelikula horrekin.
maixabel
Butaka Gorria
Iciar Bollainek aurten Euskal Herrian filmaturiko azken lana Donostiako zinemaldian estreinatuko du, Maixabel. Blanca Portillo ikusiko dugu Maixabel Lasaren paperean eta Luis Tosar, Ibon Etxezarreta etakide ohiaren azalean.
competencia-oficial
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldiko aurtengo alfonbra gorrian Antonio Banderas eta Penelope Cruz ikusiko ditugu. Gaston Duprat eta Mariano Cohn zinemagile argentinarren azken lanak inauguratuko du Perlak saila. Filma Venezian aurkeztu berri dute.
el-olvido-que-seremos
Butaka Gorria
El olvido que seremos filmak Donostiako zinemaldia itxi zuen iaz, film iberoamerikar onenaren Goya irabazi zuen eta Oscar sarietan nazioarteko filmen kategorian behin betiko zerrendan sartzeko zorian egon zen. Hori da Iñaki Agirre Zinemaldiak larunbat, igande eta astelehenerako egiten digun proposamena.
hijos-del-sol
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioa ostiralean, hilak 17an inaguratuko da eta ohiturari jarraituz, Ongarrik eta Elgoibarko udalak antolatutako iraileko Iñaki Agirre zine zikloa bezperan hasiko da. Aurten film iraniar batek emango dio hasiera, “Khorshid” da jatorrizko izenburua eta Hijos del sol bezala itzuli dute.
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken